«Txikipedia:Digestio-aparatu»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orriaren edukiaren ordez, «{{PAGEBANNER:Silver spoon.jpeg|origin=1,1}} <br /> Kategoria:Txikipedia:Zientzia Kategoria:Txikipedia:Anatomia Kategoria:Txikipedia» jarri da)
No edit summary
{{PAGEBANNER:Silver spoon.jpeg|origin=1,1}}
<br />'''Digestio-aparatua''' [[Gorputz|gorputzaren]] barruko hodi luze bat da, [[Txikipedia:Guruin|guruin]] batzuen laguntzaz [[Txikipedia:Elikagai|elikagaiak]] deskonposatzen dituena, gorputzak behar dituen [[Txikipedia:Mantenugai|mantenugaiak]] elikagai haietatik ateratzeko, eta prozesu horretan sortutako hondakinak gorputzetik kanpora ateratzeko.
<br />
 
== Digestio-aparatuaren atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
Digestio-aparatuko organoak: (1) Hestegorria. (2) [[Txikipedia:Diafragma|Diafragma]]. (3) [[Txikipedia:Urdail|Urdaila]]. (4) [[Txikipedia:Gibel|Gibela]]. (5) Behazun-maskuria. (6) [[Duodeno|Duodenoa]]. (7) [[Pankrea]]. (8) [[Bare|Barea]].
 
Digestio-aparatuan hainbat atal eta organo daude giza gorputzean:
 
* [[Txikipedia:Aho|Ahoa]]
* Esofago edo [[Txikipedia:Hestegorri|hestegorria]]
* [[Txikipedia:Urdail|Urdaila]]
* [[Txikipedia:Gibel|Gibela]]
* [[Pankrea]]
* [[Txikipedia:Heste mehar|Heste meharra]]
* [[Txikipedia:Heste lodi|Heste lodia]]
 
== Digestio-aparatuaren funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
Jaten ditugun elikagaiek aldaketa batzuk jasaten dituzte gure digestio-aparatuan. [[Txikipedia:Digestio|Digestio]] izeneko prozesuan, adibidez, elikagaietan dauden substantzia handiak substantzia edo molekula txikiagoak bihurtzen dira. Digestioa, batez ere, urdailean eta heste meharrean burutzen da, eta digestio prozesuan urdailean sortzen diren urin batzuek (urin gastrikoa, adibidez) parte hartzen dute.
 
Digestioaren ondoren sortutato substantzia txikiek xurgapen prozesua izaten dute heste meharrean. Molekula txiki horiek ([[Txikipedia:Proteina|proteinak]], [[Txikipedia:Azukre|azukreak]]...) heste-mukosa zeharkatu eta [[Txikipedia:Odol|odolera]] pasatzen dute. Heste meharrean xurgatzen ez diren substantziak heste lodira pasatzen dira eta kanporatuak izaten dira ipurtestean.
 
Digestio-aparatuak organismoaren beste sistema batzuekin batera lan egiten du. Batez ere, [[Txikipedia:Zirkulazio-aparatu|zirkulazio-aparatuarekin]]. Izan ere, heste meharrean xurgatzen diren substantziak odolera pasatzen dira, eta zirkulazio-aparatuaren bidez gorputzeko [[Txikipedia:Zelula|zelula]] guztietara iristen dira. Gogoratu elikaduraren azken helburua elikagaien funtsezko osagai eta [[Txikipedia:Mantenugai|mantenugaiak]] (proteinak, azukreak, bitaminak...) zelula guztietara eramatea dela, zelulek behar dituztelako funtzionatu ahal izateko
[[Kategoria:Txikipedia:Zientzia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Anatomia]]
Anonymous user