Gebaratarren dorretxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{eraikin infotaula automatikoa}}
'''Gebaratarren dorretxea''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Araba]] herrialdean dagoen [[Gebara]] herriko [[jauregi]]a da, era berean Gebara herria [[Barrundia]] udalerriaren barnean dagoelarik. [[Gebarako gaztelua]]ren mendipean dago eta XII. eta XIV. mendeen artekoa da. Gaur egun eraitsita dago<ref>[http://barrundia.eus/turismoa/?p=172&lang=eu barrundia.eus]</ref>. 1984an Monumentu izendatu zuten<ref name=":0">{{Cite web|url=https://www.castillosnet.org/espana/informacion.php?ref=VI-CAS-036|izenburua=www.castillosnet.org|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
== Historia ==
[[Dorretxe]] hau antzinako [[Gebara (leinua)|gebaratarren]] egoitza izan zen, baita Gebarako Markesa eta [[Oñatiko Jaurerria|Oñatiko Kondeen]] bizilekua ere.
 
Gebaratarren leinua antzinakoa da, eta garrantzi handia izan zuen Arabako Lautadan. XI. mendean [[Gebarako gaztelua]] eraiki zuen<ref>{{Cite web|url=https://turismo.euskadi.eus/es/patrimonio-cultural/torre-y-palacio-de-guevara/aa30-12375/es/|izenburua=www.turismo.euskadi.eus|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Arriagako Biltzarreko agirietan aipatzen da 1262, 1291 eta 1332 urteetan. Gebaratarrak Nafarroako Erresumaren tenenteak ziren eta Lautada ekialdeko [[ganboatar]]ren buru bihurtu ziren. Lurraldea gaztelarrek konkistatu ondoren 1481 urtean Errege Katolikoek [[Oñatiko Jaurerria|Oñatiko konde]] titulua eman zioten [[Eneko Velez Gebarakoa]]ri. Orduan gaztelua berreraiki eta nabarmen handitu zuen.
 
[[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra Karlistan]], [[1839]]ko [[azaroaren 30]]eko arratsaldeko ordu biak aldera Zurbano general liberalak 288 arroba [[bolbora]]z eraitsi egin zituen gaztelua eta dorretxea<ref name=":0" />.
 
== Gazteluaren ezaugarriak ==
Gebaratarren bizilekua izango zen jauregia XIII. mendearen amaieran edo XIV. mendearen hasieran eraiki zen. Egitura errektangularra zuen eta lau erpinetan dorreak zituen. Ateak (oraindik mantentzen denak) arku puntaduna du eta antzina Gebara leinuaren bi ziklopek eusten zuten armarria zuen. Ziklopeak giza buruen gaineko zutabe batzuen gainean zeuden<ref name=":0" />.
 
Patioan ongi kontsebaturiko tximinia bat ikusten da eta biltegia izango zenaren hondarrak ere bereizten dira<ref name=":0" />.
 
1964 urtean Arabako Foru Aldundiak ipar-mendebaldeko dorrea berreraiki zuen, bai eta harresi zati bat ere<ref name=":0" />.
 
== Erreferentziak ==