Kristautasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Filosofia}}
[[Fitxategi:Hagiasophia-christ.jpg|thumb|250px|Jesukristoren irudia]]
'''Kristautasuna''' [[Jesus Nazaretekoa]]ren bizitza eta irakaspenetan oinarritutako [[abrahamdar erlijio]] [[Monoteismo|monoteista]] bat da. [[Kristau]]ek Jesus [[Kristo]] izenez ezagutzen dute. [[Munduko erlijio nagusiak|Munduko erlijiorik zabalduena]] da, 2.400 milioi jarraitzaile baino gehiago baititu, gizaki bizien % 33. [[Kristautasuna herrialdeen arabera|Munduko herrialdeen bi herenetan]] [[kristandade|erlijiorik hedatuena]] da. Bere jarraitzaileen ustez Jesus [[Jainkoaren Semea]], [[Logos]]a eta [[Salbazioa kristautasunean|gizateriaren salbatzailea]] da; [[Biblia]]ko [[Itun Zaharra|Itun Zaharrean]] aipatzen zen [[Mesias]]a dela uste dute, eta haren bizipenak [[Itun Berria]]n aipatzen dira.
 
Kristautasuna [[Bigarren Tenpluko Judaismo]]aren barruko [[sekta]] gisa hasi zen, [[I. mende]]an, [[Judea]]ko [[Erromako Inperioa|erromatar probintzian]]. [[Jesusen apostolu]]ek eta euren ondorengoak diren [[aita apostoliko]]ek euren sinismena [[Kristautasunaren lehen zentroak|hedatu]] zuten [[Siria]], [[Europa]], [[Anatolia]], [[Mesopotamia]], [[Transkaukasia]], [[Egipto]], [[Etiopia]] eta [[Asia]]n zehar, nahiz eta hasieran [[kristauen aurkako jazarpena Erromako Inperioan|jazarpena izan]]. [[Konstantino I.a Handia]] kristautu zenean [[Milango ediktua]]ren bidez erlijioa deskriminalizatu zuen. [[325]]ean [[Nizeako Lehen Kontzilioa]] deitu zuen, non [[Kristautasun goiztiar]]ra kontsolidatu eta [[Erromako Inperioaren erlijio ofiziala]] izatera iritsi zen. Kontzilioak [[Nizeako Kredoa]] sortu zuen, eta [[Elizako Gurasoak|Elizaren Gurasoek]] [[Biblia kristauaren kanonak]] [[Biblia kristauaren kanonen garapena|konpilatu]] zituzten V. mendean. [[Lehen zazpi kontzilio ekumenikoak|Lehen zazpi kontzilio ekumenikoen]] garaiari [[Eliza Handia]]ren garaia deitzen zaio, non [[Eliza Katolikoa]]k, [[Eliza Ortodoxo]]ak eta [[Ekialdeko eliza ortodoxoak|Ekialdeko eliza ortodoxoek]] [[komunio osoa]]n bizi ziren [[zisma]]ren aurretik. Ekialdeko eliza ortodoxoak bereizi ziren [[Kaltzedoniako kontzilioa]]ren ondoren (451) [[Kalzedoniako definizioa|Kristologian]] zuten aldeen ondorioz; Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katolikoa 1054an bereizi ziren [[Zisma Nagusia]]n, bereziki [[aita santuaren primazia]]ren inguruan zuten aldeen ondorioz. Beranduago [[Erreforma protestantea]]ren ondorioz [[protestantismo]]a [[Zerrenda:denominazio protestanteak|hainbat denominaziotan]] [[antikatolizismo|bereizi zen]] Eliza katolikotik, eztabaida [[eklesiologia protestante|eklesiologiko]] eta [[teologia protestante|teologikoen]] ondorioz.