Unibertsoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa:
Aimar jujas
Unibertsoa existitzen den materia eta energia guztia eta horiek existitzen diren espazioaren eta denboraren batasuna da[1]. Unibertsoaren barruan existitzen diren atomo, molekula, planeta, satelite, planeta nano, izar, galaxia eta galaxien arteko eduki guztia dago. Unibertsoaren tamaina ezezaguna bada ere[2], Unibertso behagarriaren tamaina kalkulatzea posible da. Europako Espazio Agentziaren Planck satelitea erabilita 90.680 milioi argi-urte ditu zabaleran, lehen uste zena baino %0,7 txikiago[3].
Unibertsoaren lehenengo ereduak Antzinako Grezia eta Indiako filosofoek garatu zuten, eredu geozentrikoa, Lurra Unibertsoaren zentroan ezarriz[4][5]. Mendeetan zehar ikerketa sakonagoak egin ziren eta Nicolaus Copernicusek eredu heliozentrikoa proposatu zuen, Eguzkia jarrita Unibertsoaren eta Eguzki-sistemaren zentroan. Isaac Newtonek grabitazio unibertsalaren legea garatu zuen Copernicusen, Tycho Braheren eta Johannes Keplerren planeten mugimenduaren legea jarraituz. Behaketek aurrera joan ahala jakin zen gure Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxian kokaturik dagoela, eta hau Unibertsoan dagoen galaxietako bat baino ez dela. Pentsatzen da galaxiak modu uniformean sakabanaturik daudela norabide guztietan, eta Unibertsoak ez duela, beraz, ez ertzarik ez zentrorik. XX. mendearen hasieran egindako ikerketek proposatu zuten Unibertsoak hasiera bat izan zuela, eta espantsioan ari dela[6], geroz eta abiadura handiagoan[7]. Unibertsoaren masa gehiena ezagutzen ez den materia ilun izeneko zerbaitetan dagoela uste da[8].
Big Bang teoria da gaur egun Unibertsoaren garapena azaltzeko teoria nagusia kosmologian. Teoria honen arabera, espazioa eta denbora orain dela 13.799±21 milioi urte sortu ziren[9] materia kopuru mugatu batekin, Unibertsoaren espansioarekin dentsitatea galduz joan dena[10]. Hasierako espantsiaoren ostean, Unibertsoa hoztu zen, lehenengo partikula subatomikoak sortzea baimenduz, eta atomo sinpleak osatuz. Laino erraldoiak batzen hasi ziren grabitazio indarraren eraginez, galaxia, izar eta, orokorrean, ikus dezakegun guztia sortuz. Guregandik 13.799 milioi argi-urtera baino urrunago dauden objektuak ikustea posible da gaur egun, espazioa bera ere hedatu delako. Hau dela eta, gugandik 46.000 milioi argi-urtera dauden objektuak ikustea posible da, sortu zirenean gugandik askoz gertuago zeudelako[11].
Unibertsoaren amaieraren inguruan hipotesi asko daude, baita Big Bangaren aurretik, aurretik kontzeptua existitzen bazen, egon zeharen inguruan. Hainbat fisikari eta filosofok espekulazioaren eremuan uzten dute hau, inoiz jakitea posible izango ote den zalantzan jartzen. Fisikari batzuek multibertsoaren ideia proposatu dute, gurea existitu daitekeen Unibertsoetako bat baino ez dela argudiatuz[12][13].
 
 
Eduki-taula
 
 
Definizioa
Aldatu
Unibertsoa existitzen den, noizbait existitu den eta etorkizunean existituko den guztiaren batura gisa definitzen da[14][15][16]. Gure gaur egungo ulermenaren arabera, Unibertsoa espazio-denbora, energia (erradiazio elektromagnetikoa eta materia barne) eta euren artean harremantzeko dituzten lege fisikoz osaturik dago. Unibertsoak bizi guztia, historia osoa eta, filosofo eta zientzialari batzuen arabera matematika eta logika hartzen ditu barnean[17][18][19].
 
Etimologia
Aldatu
Unibertso hitza antzinako frantseseko univers-etik dator, zeina latineko unus («bakarra») eta versus («buelta») erroetatik eratorria den. Latinezko hitza Zizeronek jada erabili zuen gaur egungo hitzaren zentzu berean[20]. Batzuetan sinonimo gisa erabiltzen da antzinako Grezierazko kosmos hitza (antzinako grezieraz: ὁ κόσμος); ildo honetatik, Unibertsoa ikertzen duen zientziari kosmologia deitzen zaio[21].
 
Kronologia eta Big Banga
Aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Big Bang»
<img alt="" src="//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/Big_Bang_-_Euskarazko_eskema.jpg/300px-Big_Bang_-_Euskarazko_eskema.jpg" decoding="async" width="300" height="188" class="thumbimage" data-file-width="1280" data-file-height="800">
Unibertsoaren eboluzioaren irudikapena: Big Banga eta ondorengo hedapena. Eboluzioa irudikatzeko, bi dimentsio espazial (irudiaren sekzioa) eta denbora-dimentsio bat erabili dira.[22]
Ez dugu ezagutzen unibertsoaren osagaien %96 zertaz egina den; hala ere, materia ikusgaiaren banaketa aztertuta, materia eta energia ilunaren existentzia ondorioztatu dugu, eta unibertsoaren ikuspegi nahiko osatua egin dugu[23]. Gainera, unibertsoa hedatzen ari dela ere jakin ahal izan dugu, eta azken horrek beste ondorio garrantzitsu batera garamatza. Hedapenari atzeraka eragingo bagenio, unibertso behagarria uzkurtu egingo litzateke espazio-denboran, eta bertan den guztia dentsitate eta tenperatura izugarriko egoera batera eramango luke. Big Bangaren teoriaren arabera, egoera hori izango litzateke, hain zuzen ere, gaur egun ikusten dugun unibertsoaren hasiera.
Ez ditugu oraindik ezagutzen hasiera-hasierako uneen gorabeherak, 10-43 segundu unearen aurrekoak. Denbora tarte honi Plancken aroa deitzen zaio, zerotik Planck denbora bat ematera igarotzen den denbora, hain zuzen ere. Orduan, naturaren lau indar oinarrizkoak (grabitatea, nuklear ahula eta bortitza eta elektromagnetikoa) bat eginda zeuden, eta ez dugu egoera hori deskribatzeko teoria egokirik. Beraz, ezin dugu esan nola hasi izen hedapena, alegia, nola gertatu zen Big Bang deitu ohi den leherketa handia; baina ondorengo historiaren lerro nagusiak nahiko ondo ezagutzen ditugula esan daiteke[23].
Badakigu 10-30s aurretik hedapenak izugarri abiadura handian gertatu behar izan zuela. Inflazio-aroa deritzon horrek 10-35s baino ez zuen iraun, baina orduan sortu zen espazio-denborak sobera hartzen du bere barne gaur egungo gure unibertso behagarria, hedapen-tasa 1050 izan zelako[23].
Tenperatura eta dentsitate izugarriko egoera horretan, lehenengo segundoan zehar gutxi gorabehera, protoiak eta neutroiak sortu ziren. Big Bangaren lehenengo 10 segunduetan quark-aroa, hadroi-aroa, eta leptoi-aroa deitzen diren faseak igaro zituen Unibertsoak[24]. Fotoien talken ondorioz, beren energia masa bihurtuz, lau indarrak ere bereizi egin ziren, eta tenperatura 10.000 milioi graduraino jaitsi zen. Hirugarren minutua bete orduko, tenperatura 1.000 milioi gradura jaitsi zen, eta protoi eta neutroiek elementu arinenen nukleoak sortu zituzten, batez ere hidrogenoa, deuterioa eta helioa. Big Bangeko nukleosintesi gisa ezagutzen den denbora honek 20 bat minutu iraun zituen.
Hurrengo urrats garrantzitsua tenperatura 3.000 K-eraino jaitsi zenean gertatu zen, Big Banga gertatu eta 380.000 urtera. Garai honi protoi garaia deitzen zaio. Ordutik aurrera, elektroiak aurrez sortutako nukleoekin elkartu ahal izan ziren, eta pixkanaka atomoak sortu zituzten. Orduan sortu zen hondoko mikrouhin-erradiazioa. Ondoren, unibertsoak hozten eta hedatzen segitu zuen, erradiazioaren eragina oso txikia zen, eta grabitate-indarra nagusitu zen. Izarren sorrera 100 milioi urtera hasi zen; ziurrenik oso masibo eta argitsuak ziren, eta Unibertsoaren ionizazioaren arduradun izango ziren. Ez zegoen elementurik litioa baino pisutsuagoak eta, beraz, elementu pisutsuagoak izarren nukleosintesiari esker gertatu ziren[25]. Galaxia eta izarren eraketa ez zen hasi 1.000 milioi urte pasa arte, eta, ondoren, Unibertsoak ezagunagoa egiten zaigun itxura hartu arte eboluzionatu du[23].
9.800 milioi urte igaro ondoren Unibertsoaren zabalpenaren ondorioz materiaren dentsitatea txikiagoa zen energia ilunaren dentsitatea baino, gaur egungo energia ilunak dominatutako garaia hasiz[26]. Garai honetan Unibertsoaren espantsioa azeleratu da, energia iluna dela eta.
Esne Bidearen disko fina orain dela 5.000 milioi urte hasi zen eratzen, eta orain dela 4.600 milioi urte gure Eguzki-sistema.
 
Unibertsoa ulertzeko bideak
Aldatu
Gizakia gizaki denetik bere ingurua, hau da unibertsoa, ulertzen saiatu da eta horretarako metodo eta teoria ugari asmatu du. Horrela denbora joan ahala diziplina ezberdinak garatu ditu, zeinetako bakoitzak unibertsoaren atal bat aztertzen duen. Existentzia berbera aztertzen duen diziplina filosofia dugu eta existentziaren izateaz kezkatu gabe ikus eta neur litekeen unibertsoaren zatiaren edo unibertso ikusgarriaren obserbazioaren bidez ondorioak lortzen saiatzen diren diziplinei zientzia esaten diegu. Zientzien artean unibertsoaren osotasuna aztertzen duen zientzia fisika dugu. Fisikariek espazio-denbora jarraitua eta haren baitan den materia eta energia deskribatzen ahalegintzen dira matematika eta logikaren bidez. Gainontzeko zientziak ere fisikaren ildotik ikusi, neurtu eta bermatu litekeenaren bidez unibertsoaren atal konkretuak aztertzen dituzte metodo zientifikoaren bidez. Giza aktibitatea aztergai duten zientziei zientzia sozial edo gizarte zientzia deritze eta fisikaren bidez objektu eta ekintzak aztertzen dituzten zientziak zientzia aplikatuak direla esaten da.
Galaxiak eta argizagiak, izaki bizidunak eta materiaren osagai diren atomo eta bestelako oinarrizko partikulak unibertsoaren baitan existitzen dira, gauza guzti horiek filosofiak eta fisika eta gainontzeko zientziek dituzte aztergai.
 
Erreferentziak
 
== Definizioa ==