Kristautasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
39. lerroa:
[[Erromatar Inperioaren gainbehera|Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera eta erorketarekin]] [[aita santu]]a figura politiko garrantzitsuan bilakatu zen, lehen aldiz ikusgai [[Leon I.a (aita santua)|Leon I.ak]] [[bandalo]] eta [[huno]]ekin izandako tratu diplomatikoetan<ref>{{Erreferentzia|abizena=Gillett, Andrew.|izenburua=Envoys and political communication in the late antique West, 411-533|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/252482632|isbn=0511120451|pmc=252482632|sartze-data=2019-09-15}}</ref>; baina baita [[Erromatar Inperioko probintziak|lehengo probintziatan]] ezarritako apezpikuen botere berrian ere<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Wickham, Chris.|izenburua=El legado de Roma : una historia de Europa de 400 a 1000|argitaletxea=Pasado & Presente|data=2014|url=https://www.worldcat.org/oclc/932809973|isbn=9788494289019|pmc=932809973|sartze-data=2019-09-15}}</ref>. Garai honetan eliza [[misiolari]] ekintzaldi luzean hasi zen, eta hainbat leinuk erlijioa heuretzat hartu zuten. [[Arianismo]]ak heriotza-zigorra ezarri zuen [[paganismo]]aren aurka (adibidez, [[Verdengo sarraskia]]) gerora katolizismo bilakatuko zena [[hungariar]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Engel, Pál, 1938-2001.|izenburua=The realm of St. Stephen : a history of medieval Hungary, 895-1526|argitaletxea=I.B. Tauris|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/46570146|isbn=1860640613|pmc=46570146|sartze-data=2019-09-15}}</ref>, [[germaniar]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Padberg, Lutz von.|izenburua=Die Christianisierung Europas im Mittelalter|argitaletxea=Reclam|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/488673347|edizioa=2., überarb. und aktualisierte Aufl|isbn=9783150186411|pmc=488673347|sartze-data=2019-09-15}}</ref>, [[zelta]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Koch John T.|izenburua=Celtic culture : a historical encyclopedia|argitaletxea=ABC-Clio|data=2006|url=http://worldcat.org/oclc/727744405|isbn=1851094458|pmc=727744405|sartze-data=2019-09-15}}</ref>, [[herri baltiko]] eta hainbat [[eslaviar]]ren<ref>{{Erreferentzia|izena=Mirosław|abizena=Białous|izenburua=Religion of the Proto-Slavs|orrialdeak=145–152|hizkuntza=en|data=2016-12-01|url=https://doaj.org/|aldizkaria=Elpis|alea=18|zenbakia=0|issn=1508-7719|doi=10.15290/elpis.2016.18.20|sartze-data=2019-09-15}}</ref> artean hedatu zen. Garai honetarako [[euskaldun]]ak jada [[Kristautasuna Euskal Herrian sartzea|kristauturik zeudela uste da]].
 
[[500]]. urtearen inguruan [[Benedikto Nursiakoa|Benediktok]] [[Monakotza]]ren arauak finkatu zituen, [[monasterio]]ak sortzeko eta kudeatzeko arau sistema bat sortuz. Monakotza indar garrantzitsua izan zen Europa osoan zehar, lehenengo ikasketa zentroak sortuz<ref name="gonzalez">{{Erreferentzia|abizena=González, Justo L.|izenburua=The story of Christianity|argitaletxea=HarperOne|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/667271365|edizioa=Rev. and updated, 2nd ed|isbn=006185588X|pmc=667271365|sartze-data=2019-09-15}}</ref>. Horietako batzuk, bereziki [[Galia]]n kokaturik zeudenak, [[IX. mende]]ko [[Karolingiar Pizkundea]]ren oinarrian daude.
 
Hala ere, garai honetako kristautasunaren gune neuralgikoa Bizantziar Inperioan zegoen; bertan ematen ziren eztabaida teologiko eta kristologiko gehienak, Mendebaldeko Erromatar Inperioa izan zen eremuan hauek albotik iristen ziren bitartean<ref name=":0" />. VIII. mendean, adibidez, [[Ikonoklasmo|ikonoklasmoak]] erditik zatitu zuen kristautasuna, bizantziar enperadoreek babestu zutenean. [[Hieriako kontzilioa]]k (754) [[Ikono|ikonoak]] debekatu zituen, [[Laterango kontzilioa]]k (769) Hieriakoa ukatu zuen eta, azkenik, [[Nizeako II. kontzilioa|Nizeako Bigarren Kontzilio Ekumenikoak]] (787) ikonoak erabiltzea babestu zuen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Gibbon, Edward, 1737-1794.|izenburua=The decline and fall of the Roman Empire|argitaletxea=Modern Library|data=1995|url=https://www.worldcat.org/oclc/28053413|isbn=0679601481|pmc=28053413|sartze-data=2019-09-15}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Internet History Sourcebooks Project|url=https://sourcebooks.fordham.edu/source/icono-cncl754.asp|aldizkaria=sourcebooks.fordham.edu|sartze-data=2019-09-15}}</ref>, eztabaida (eta gerra) handien ostean<ref name=":0" />.
 
Garai honetan ere elizak aldaketa nabarmenak izan zituen. [[Gregorio I.a]]k dramatikoki eraldatu zuen Elizaren egitura eta kudeaketa<ref name="gonzalez" />. [[X. mende]]aren hasieran Mendebaldeko monasterio kristauek berraktibazio fase bat izan zuten [[Clunyko abadia]]ren gidaritzapean<ref name="gonzalez" />. Europa osoan zehar erlikien inguruko merkatua sortu zen, erromesaldiak piztuz, tartean [[Donejakue bidea]] bezalakoak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La peregrinación a Santiago de Compostela|hizkuntza=es-ES|url=https://oficinadelperegrino.com/peregrinacion/introduccion/|sartze-data=2019-09-15}}</ref>.
 
== Kristau taldeak ==