Meteko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
10. lerroa:
Batzuetan bi hirien artean ituna egiten zen, (ξενία ''xenía''), horrela hiritarrek besteen hirian eskubideak izateko. Hilabete bat baino gehiago geratuz gero, kanpotarra meteko estatusa lor zezakeen hiri batzuetan. Beste hiri batzuetan, Espartan, esaterako, noiz edo noiz [[xenelasi]]a egiten zen; atzerritar guztiak, metekoak barne, kanporatu egiten zituzten.
 
== Atenasko metekoak ==
Atenasen metekoen estatutu zehatz bat sartu zen data ezezaguna da. [[Kalistenes|Kalistenesen]] erreformen garaian izatea posible da.
 
Atenasen meteko gisa ezartzeko, atzerritarrak babesle bat aurkitu beharra dauka, προστάτης (''prostates''). Azken honen ardura bere babestua demo batean inskribatzea da.
 
Metekoak lurren edo etxearen jabea izateko eskubidea ez duenez, prostatesa izan ohi da bere alokatzailea. Metekoa askatu den esklaboa edo [[Liberto|libertoa]] denean, etxea edo lurrak ditu prostatesarentzat, bere lehengo jabea.
 
[[K.a. V. mendea|K.a. V. mendetik]] aurrera, metekoak zerga berezi bat dauka, μeτoíkoν (''metoikion)'', 12 drakma gizon batentzat eta 6 alargun batentzat. Esklau ohiek libertoen zerga ere ordaindu beharra zeukaten. Atzerritar guztiek, metekoak zein pasean daudenek ξενικά (''xeniká)'' ordaindu beharra daukate Agoran merkataritzan aritzeko.
 
Plano judizialean, metekoak hiritarrak baino eskubide gutxiago ditu. Ezin du tribunal batean parte hartu. Prostatesarengana jo behar du, prozesu zibil batez salatzen badute. Prozesu kriminal batean, epaileen erantzuna baino lehen kartzelan sartzen dute. Meteko baten hilketak exiliora bakarrik kondena zitzakeen, hiritar baten hilketan berriz, [[Heriotza zigor|heriotza-zigorra]] ezartzen zen.
[[Kategoria:Antzinako Grezia]]