Emozio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
No edit summary
7. lerroa:
Emozioa sortzen duten kanpoko nahiz berneko eragin horiek bat-batean azaltzen direnak izan daitezke, edo pixkanaka indar hartzen duten sentimentuak. Emozioek fisiologia aldaketak eragiten dituzte ([[neurona|neuronetan]] aldaketak, [[odol-hodi|odol hodi]] periferikoen uzkurtzea edo lasaitzea, [[izerdi]]a, eta abar); aldaketa horiek [[garun]]eko funtzioetan ere eragina izaten dute (nork bere buruarekiko kontrola galtzea eragin dezakete) eta jarrera bereziak sorrarazten dituzte ([[barre]]a, [[negar]]ra, [[dardara (argipena)|dardarak]], eta abar).
 
== Emozioen giza-garapena ==
[[Paul Ekman]]ek oinarrizko sei emozio deskribatu zuen: [[Haserre]]a, [[higuin]]a, [[beldur]]ra, [[zoriontasun]]a, [[tristura]] eta [[ustekabe]]a.
Bisquerraren (2006) arabera, gziakiek etapa hauek jarraitzen dituzte emozioen garapenean:
 
* '''Lehen hilabeteak''': jaioberriak emozio positiboak eta negatiboak hautemateko gaitasuna dauka. Emozioak adierazteko gaitasuna izan aurretik, hauek hautemateko gaitasuna badaukatela kontsideratu daiteke.
* '''Haurtzaroa''': 2 urte dituztenean, enpatia adierazteko gaitasuna daukate; hau da, besteen emozioak zehazki ulertu gabe hauek erakusteko gaitasuna daukate. 4 urte dituztenean, oinarrizko emozioak antzematen dituzte eta hauek erantzun desberdinak eragiten dituztela ere ulertzen dute.
* '''Nerabezaroa''': etapa honetak alderdi soziala da nagusi. Autobalorazioa garatzen da, besteekiko interakzioaren arabera. Horrez gain, emozio guztiak onargarriak direla ikasten da; emozioek eragiten dituzten erantzun desberdinak onak zein txarrak izan daitezkela. 11 eta 15 urtera bitartean, emozio propioak eta beste pertsonenak hautematen dira, espresio arauez gain. Hala ere, fase honetan emozioen maneiatzearekin arazoak izan ohi dira.
* '''Helduaroa''': banakoak emozio propioak zein bestenak hauteman eta maneiatzeko gaitasuna izatea espero da.
 
Laburtuz, urteak igaro hala, emozioetan aldaketak izaten dira eta hauek banakoaren eta inguruaren hautemetea aldatzen dute. Zentzu horretan, kulturak eta gizarteak garrantzi handia dute emozioen adierazpen mailan.
 
== Oinarrizko emozioak ==
Ikerketa batean, aurretiko autoreen ekarpenetatik abiatuta, Ekman eta kolaboratzaileek (1983) sei emozio unibertsal eta biologikoki oinarrizko desberdinetarako patroiak proposatu zituzten.
 
* [[Ustekabe|ustekabea]] (surprise)
* [[nazka]] (disgust)
* [[tristura]] (sadness)
* [[Haserre|haserrea]] (anger)
* [[Beldur|beldurra]] (fear)
* [[Poz|poztasuna]] (happiness).
 
Oinarrizko emozioen zerrenda hau proposamen onartuena bihurtu zen, ''Sei Emozio Handiak'' (The Big Six) izena jasoz. Bi modutan kontsideratzen dira oinarrizkoak, psikologikoki zein biologikoki, ez baitituzte beste emozio batzuk barne hartzen eta jaiotzetikoak direlako. Ekman eta kolaboratzaileek ondorengo ikerketak ekarri zituzten; emozio desberdinen arteko patroien ikerketa, [[Nerbio-sistema autonomo|nerbio-sistema autonomoaren]] erantzunak... Hala ere, ondorengo ikerketen arabera, nerbio-sistema autonomoaren erantzunak testuinguruaren arabera alda daiteke; ondorioz, oinarrizko emozioen izateak ere eztabaidan jarraitzen du oraindik.
 
[[Metaanalisi|Metaanalisiaren]] emaitzak nerbio-sistema autonomoan sentimendu positiboak eta negatiboak bereiztu egin daitezkela diote, baina ez emozio zehatzak. Bestalde, beste metaanalisiak espezifikotasuna erakusten du beldurra eta haserrearen artean.
 
== Emozioen aktibazio maila ==
Pertsonen portaera era handi batean markatzen duen faktorea emozioen barne aktibazio maila da, "arousal" ere esaten zaiona. Subjetuaren beste gaitasun batzuetan ere badauka influentzia; hala nola, atentzio edo arreta gaitasuna. Ondorioz, kontuan hartu behar da ikasketak gestionatzeko garaian.
 
== Adimen emozionala ==
Salovey eta Mayer-en (1990) arabera, emozioa metagaitasunen multzo bat da, ikasia izan daitekeena eta 5 oinarrizko dimentsioren inguruan pilatzen direnak, autokontrol gaitasuna, automotibazio gaitasuna, beste pertsonen emozioak hautemateko gaitasuna eta harremanen kontrola. [[Adimen emozional|Adimen emozionala]] garatzeak konpetentzia sozialak handitzen laguntzen duela ematen du, [[enpatia]] eta kontrol emozionalaren bitartez.
 
Inteligentzia-kozientearen eta emozio-kozientearen konbinazioa da psikologia positiboa denominatzen denaren oinarrizko ideia ikasketei dagokionez. Bertan esaten denez, motibazioa eta emozioak elkarlotuta doaz. Ondorioz, oreka emozionalak ikasteko gaitasuna handitzen du. Aldarte baxuek ([[Depresio|depresioa]]) edo handiegiek (haserrea) ikasketa gaitasuna oztopatzen dute. Yerkes-Dobsonen (1908) oinarria horixe bera da, ikasketa gaitasunaren eta emozioen arteko harremana alderantzizko U baten gisa irudikatu zutenak: aktibazio emozionala baxua denean, gutxi ikasiko da; bestalde, aktibazio emozionala handitzen bada puntu agoki batera arte, egokia izango da ikasketa, baina gehiegi handitzen bada ikasketa gaitasunak behera egingo du
 
== Emozioen ikertzaile batzuk ==
 
* John Martyn Harlow
* [[Charles Darwin]]
* [[William James]]
* Carl Lange
* Charles K. Mills
* Walter Cannon
* Philip Bard
* Heinrich Klüver
* Paul Bucy
* James Papez
* Paul MacLean
* Paul Ekman
 
== Erreferentziak ==