Parte Zaharra (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
42. lerroa:
 
== Ondasun nabarmenak ==
 
[[2019]]ko [[apirilaren 16]]an, [[Eusko Jaurlaritza]]k ''monumentu-multzo'' izendatu zuen, [[kultura-ondasun]] sailkatua.
 
Oro har, konposizioan, [[fatxada|fatxadek]] gordetzen dituzte [[Ugartemendia]]ren ordenantzetako elementu identifikatzaileak: lehen solairurainoko [[harlandu]]zko oinarria; kale nagusietan, harlanduz inguratutako ardatzen arabera lerrokatutako [[bao]] bertikalak, erregularki kokatuta; [[ezkantzu]]etako harlanduzko [[pilastra]]k, gainean, [[mentsula]]k eta arrailak, euri-urak jaisteko zorrotenak jartzeko; hegal [[zurburu]]dunak.
Etxebizitzak behar izango zirelako arazoa aurreikusita, ordenantzek baimena eman zuten hegalaren gaineko altuera txikiagoko atikoak egiteko. Hala ere, eraikin batzuek badauzkate jasodura bat baino gehiago, baita irtenak ere, teilatupeko aprobetxamenduak, balkoi jarraituak eta teilatupe desberdinak, eta horiek guztiek ordenantzetako hegal teorikoa aldatzen dute.
 
Kaiari dagokionez, funtsean, bere ezaugarriak gorde ditu 1575etik 1848-1850era arte; Manuel Peironcely ingeniariak kaia zabaltzeko obrak proiektatu zituen arte. Eraikin horiek arrantzaleen etxebizitzak eta lantokiak izan dira, eta oso auzo desberdin bat osatu dute, non 1850az geroztik egindako fatxada arkupeduneko eraikinak nabarmentzen baitira.
 
=== Eraikinak ===