Zur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 150.241.162.242 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
4. lerroa:
[[Fitxategi:251220061158 (335194668).jpg|eskuinera|thumb|250px|Egurra sutarako.]]
 
'''Zura''' [[landare]] baten [[enbor]], adar edo sustraien gai solido nagusia da, bereziki [[zuhaitz]]en kasuan. [[Eraikuntza]]n eta altzarigintzan oso erabilgarria da, erraz moldatzen eta luze irauten baitu.
<br />
 
Sutarako-eta erabiltzen denean, '''egurra''' esaten zaio.
 
== Osagai nagusiak ==
 
Zura hiru konposatu nagusiz osaturik egon ohi da: [[zelulosa]], [[hemizelulosa]] eta [[lignina]]. Osagai nagusia zelulosa izan ohi da (%40‐50), hemizelulosarekin batera (%25‐40).
 
Ligninak, berriz, zuraren %20‐35 inguru osatu ohi du.
 
Horiez gainera gomak, erretxinak, ura eta beste gai organiko eta ez-organiko batzuk ere baditu zurak.
 
== Zuraren funtzioa eta erabilerak ==
 
Zuraren zeregin nagusiak [[zuhaitz]] eta zuhaixkei eustea (barnealdeko zur geruza hilari, zurgiharrari esker) eta bere hodien bidez uraren, elikagaien eta abarren garraioa ahalbideratzea da (kanpoaldeko zur geruzak).
 
Zura izadiko gai ugarienetako bat da; lantzen erraza denez eta beste gai batzuk ez bezala ([[harrikatz|ikatza]], [[petrolio]]a, etab.) berritu daitekeenez, gaur egun oinarrizko baliabidea da, eta gauza askotarako erabiltzen da (altzariak, eskulanak, eraikuntza, papergintza, etab.).
 
=== Zura eta egurra ===
[[Su]]tarako ere erabiltzen da, [[erregai]] ona baita. Orduan '''[[zur|egur]]''' izena hartzen du. Hala ere, [[bizkaiera]]z eta [[gipuzkera]]z ''egur'' hitza erabiltzen da sutarako ez den ''zura'' ere izendatzeko.
 
== Zur motak ==
 
Zuraren ezugarriei dagokienez mota askotako zurak bereizten dira eta sailkapen ugari egin daitezke ([[gogortasun]]aren arabera, distiraren arabera, etab.), baina zabalduena gogortasunaren araberakoa da; gogortasun maila zuraren zelulosa eta lignina kopuruek mugatzen dute, eta, oro har, landare [[gimnospermo]]ak zur bigunekoak dira eta [[landare loredun|angiospermoak]], berriz, zur gogorragokoak.
 
==Ikus, gainera==
* [[Baso]]a
* [[Zura (musika taldea)]]
* "[[Gutik zura]]" dokumentala ([[Jon Maia]], [[2016]])
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{commonskat}}