CBR: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''CBR''' zelaigune baten euste-gaitasuna neurtzeko erabiltzen den sarpen edo eztenkapen saiakuntza da ('''CBR saiakuntza'''), baita saiakuntza horrek ondorioztatzen duen adierazlea ere ('''CBR adierazlea''').
'''CBR''' (''California Bearing Ratio'')[[Errepide]]etan zelaigunearen [[erresistentzia mekaniko]]a neurtzeko erabiltzen den sartze-saiakuntza bat da . [[Kalifornia]]ko Garraio Departamentuak (''California Department of Transportation'') garatu zuen.
 
== Historia ==
{{zirriborroa}}
 
CBR saiakuntza [[Kalifornia]] estatuko Garraio Departamendua (''California Department of Transportation'') hasi zen erabiltzen [[bidezoru]] malguen dimentsionamendurako.
[[Kategoria:Errepideak]]
 
[[AEB|Amerikako Estatu Batuetako]] Enginarien Taldeak (''U.S. Corps of Engineers'') aeroportuetako bidezoruen proiektuetan erabili zuen [[bigarren mundu gerra]]n.
 
== CBR saiakuntza ==
 
CBR saiakuntza sarpen saiakuntza izan arren, saiakuntza berean lur laginaren puzte bertikala ere neurtzen da, lagina 4 egun uretan beratzen izan ondoren.
 
152.4 milimetroko barne diametroa eta 177.8 milimetroko altuera dituen molde zilindrikoa erabiltzen da, baita 51 milimetroko garranga eta zulodun oinarria ere. Moldea [[Proctor (saiakuntza)|Proctor aldatuaren]] saiakuntzan erabiltzen den berbera da.
 
Lur lagina trinkotu egiten da moldean, aukeratutako hezetasun eta trinkotze energiarekin. Lau egun uretan beratzen izan ondoren, puzte bertikala neurtzen da, laginaren altueraren, 127 mm, portzentai bezala adieraziz neurketa. Beratzen egondako egunetan laginak gerora bidezoruak izango duen estutzea jasaten du.
 
Sarpen saiakuntzan zapalgailua eta 49,6 milimetroko diametroa (3 [[hazbete]] koadroko sekzioa) dituen [[pistoi]] zilindriko bat erabiltzen da, 1.27 mm/min (0.05 hazbete/min) abiadura uniformean mugitzen dena.
 
Pistoia laginean 2.54 mm eta 5.08 mm (0.1 eta 0.2 hazbete) sartzen da eta CBR indize bezala bietan altuena erabiltzen da.
 
=== ‘’In situ’’ saiakuntza ===
 
Saiakuntza zelaigunean bertan ere egin liteke, baina orduan emaitzak, lurraren ezaugarria adierazten dutenak, ez dira esanguratsuak.
 
=== Bat-bateko CBR ===
 
Hezetasunak gutxi eragiten dien laginetan, eztenkapena trinkotu ondoren egin liteke, hau da, uretan beratzen izan gabe eta trinkotzerik gabe. Saikuntza honi bat bateko CBR deitu ohi zaio.
 
Ohiko CBR saikuntza eta bat-batekoaren erlazioak, hezetasunak materialarengan duen eragina adierazten du, baita kargak bat-batean jasateko duen gaitasuna ere.
 
== CBR adierazlea ==
 
CBR adierazleak honako hau adierazten du (%): Lur laginean pistoia sakonera jakin bat sartzeko behar den [[presio]]a eta presio beraren, eredu den [[legar]] birrinduzko lagin batetan, arteko zatidura.
 
::<math> CBR\;(%) =\frac{Lur\;lagineko\;presioa}{Eredu\;lagineko\;presioa}</math>
 
Zenbat eta handiagoa izan CBR adierazlea, orduan eta handiagoa da zelaigunearen euste-gaitasuna.
 
== Mugak ==
 
*20 UNE bahean eutsitako partikulak ezin du %10 bainoa handigoa izan (%30 bitartean 5 UNE eta 20 UNE bitarteko partikulez alda daiteke).
*Saiakuntza ez da esanguratsua zoru pikordunetan.
*20 baino balore altuagoak ez dira guztiz esanguratsuak.
*Beratzeak ez die berdin eragiten pikordun eta [[kohesio]]dun lurrei.
*Askotan lurraren zizailadura-esfortzua pesimistaegia izango da.
 
== Estandarrak ==
 
*Espainia: NLT-111 saiakuntza estandarra erabiltzen da saiakuntza egiteko.
*Amerikako Estatu Batuak: [[ASTM]] 1883 arauak ematen du saiakuntzaren estandarizazioa.
 
== Erabilpena ==
 
=== Errepideak ===
 
*Bidezoru malguen dimentsionamendurako erabiltzen da batez ere. Bidezoruaren azpian dauden zelaiguneak hiru kategoriatan sailkatzen dira, CBR adierazlearen arabera:
:: 5 <CBR <10 : E1
::10 <CBR <20 : E2
::20 <CBR : E3
 
== Kanpo loturak ==
 
*{{en}} [http://www.astm.org/cgi-bin/SoftCart.exe/DATABASE.CART/REDLINE_PAGES/D1883.htm?E+mystore astm.org] ASTM D1883, Laborategian eginiko CBR saiakuntza.
*{{en}} [http://www.astm.org/cgi-bin/SoftCart.exe/DATABASE.CART/REDLINE_PAGES/D4429.htm?E+mystore astm.org] ASTM D4429, "In-situ" eginiko CBR saikuntza estandarra.
 
[[Kategoria:Garraio azpiegiturak]] [[Kategoria:Geoteknia ingeniaritza]]
 
[[en:California bearing ratio]]