Filosofia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 80.59.232.96 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.3]
lo anterior estaba mal explicado
3. lerroa:
[[Fitxategi:Auguste Rodin - Grubleren 2005-02.jpg|thumb|250px|''Pentsalaria'', [[Auguste Rodin]]en eskultura (1880-82): hausnarketan murgildutako gizonaren betiereko irudikapena.]]
 
== la filosofia es una mierda ==
'''Filosofia''' ([[greziera]]zko ''φιλος'' -filos- eta ''σοφος'' -sophos- hitzetatik, "jakintzaren maitasuna") [[unibertso]]ari, [[mundu]]ari eta [[gizaki]]ari buruzko gogoeta eta arrazoibide bat da. Jakintza-modu bat da filosofia, naturaren eta gizakiaren errealitatea aditzeko eta adierazteko bide bat, [[zientzia]], [[arte]]a eta [[teologia]] diren bezala. Horien arteko harremanak oso konplexuak dira eta garai ezberdinetan eta pentsaera ezberdinen arabera elkar osatu zein ukatu egiten dutenak.
 
== Kontzeptua ==
Gogoetazko jarduera da filosofia, metodikoa eta sistematikoa, arrazoimenean oinarritua. Alor espezifikorik gabea da, natura eta gizarte zientziak ez bezala; eta oro har, errealitatearen eta giza esperientziaren edozein alor da, berez, filosofiaren gai.
 
== Adarrak ==
Filosofiaren alor klasikoekin batera -[[metafisika]], [[logika]], [[etika]] eta [[epistemologia]]rekin batera- zientziaren filosofia, zuzenbidearen filosofia, historiaren filosofia, filosofia politikoa, artearen filosofia, erlijioaren filosofia, hezkuntzaren filosofia eta abar ere bereizten dira.
 
Mundu klasikoan filosofia hiru adarretan banatzen zuten: [[natura-filosofia]] (biologia, astrologia, fisika eta abar barne hartzen zituena), [[moral-filosofia]] (ekintzen zuzentasuna edo egokitasunari buruz mintzo zena) eta [[Metafisika|metafisika-filosofia]] (existentzia, logika eta beste ideia abstraktu batzuk aztertzen zituena). Sailkapen horretan ikus daitekeenez, aitzinako filosofiak gaur egun beste disziplina batzutan aztertzen diren gaiak barne hartzen zituen.
 
Gaur egun, maila akademikoan, tradizionalki filosofia bost adarretan bereizi izan da:
 
* Metafisika eta epistemologia.
* Balioen teoria.
* Logika, zientzia eta matematika.
* Filosofiaren historia.
* Filosofia tradizioak edo korronteak.
 
Ohar bedi adar hauek ez dutela filosofia deritzona bere osotasunean hartzen, ezta elkar baztertzen ere.
 
=== Metafisika ===
[[Errealitate]]<nowiki/>aren ezaugarri orokorrak aztertzen dituen alorra da. Existentzia, denbora, objetuen eta beren propietateak, osotasuna, gertaerak eta gorputz eta gogoaren arteko harremana jorratzen ditu, beste hainbat ideiaren artean.
 
=== Epistemologia ===
[[Ezagutza]]<nowiki/>ren ikerketa lantzen duen alorra da epistemologia. Ezagutzaren izatea eta izaera aztertzen ditu: intuizioa, arrazoia, memoria, esperientzia, zentzumenak, norbere buruaren ezagutza eta beste. Bereziki arduratzen da ''egia'' delakoaren ideiaz eta honen oinarriez, baita jakintza, sinesmen eta usteen arteko bereizketaz ere.
 
=== Balioen teoria ===
Balioen teoria objetu, ekintza eta ideien zuzentasuna eta egokitasunaz arduratzen da. [[Etika]] eta [[estetika]] ziren jatorrizko adarrak. Gaur egun, balioen teoriaren barnean ikusi ohi dira politika-filosofia, feminismo-filosofia, lege-filosofia eta beste hainbat.
 
=== Logika, zientzia eta matematikak ===
[[Logika]] arrazoi eta argudioen azterketa helburu duen arloa da. Premisa batzuetatik abiatuz zein ondorio lor daitezkeen adierazten duten legeak aztertzen ditu. Zientzietan anitz erabiltzen diren elementuak direnez, logika matematikaren ikuspuntutik ere aztertzen den arloa da.
 
Zientziaren filosofiari dagokionez, zientziaren oinarri, helburu eta metodologiak aztertzen dituen arloa litzateke. Gauza bera matematikaren filosofiaren kasuan.
 
=== Filosofiaren historia ===
Filosofia garai historikoetan banatua aztertzen duen disziplina da hau. Filosofia ideien agerpena eta garapena aztertzen du garai bakoitzean, baita filosofia korronteek garaiarekiko zuten harremana ere.
 
Historia-filosofiaren ezberdina da, nahiz eta zerikusirik baduen. Azken honek, [[historia]]<nowiki/>ren ikerketaren inplikazio filosofikoak jorratzen ditu, "froga historiko" eta "objetibitate historiko" bezalako kontzeptuak, adibidez.
 
=== Filosofia tradizioak ===
Filosofia korronteen arabera aztertzen dituen arloa da. [[Filosofia eskola]] deritzotenetan sailkatzen dituzte ideia eta korronteak, taldeka aztertuz.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Filosofiaren historia}}
Filosofia izenez, etimologikoki, [[Grezia]]tik garaturiko pentsamendu korronte arrazionalen multzoa ezagutzen bada ere, badira filosofiatzat jotzen diren beste zenbait jakintza-tradizio ere, munduko beste zenbait zibilizaiotan sortuak, bereziki [[indiar filosofia]] eta [[txinatar filosofia]].
 
[[K. a. VI. mendea]]ren inguruan sortu ziren tradizio filosofiko handiak: grekoa, indiarra eta txinatarra. Mendebaldeko filosofia K.a. VI. mendean abiatu zen ([[Tales|Tales Miletokoa]]), filosofo handienak ([[Sokrates]], [[Platon]], [[Aristoteles]]) V. eta IV. mendeetakoak badira ere. [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] bi eskola handien, konfuzianismoaren eta taoismoaren, sortzaileak ([[Konfuzio]] eta [[Lao Tzu|Laozi]], hurrenez hurren) VI. eta V. mendeen artekoak dira. Era berean, [[India]]ko sistema filosofiko nagusien sortzaileak ere mende berekoak dira: [[Gautama]] ([[nyaya]]ren sortzailea), [[Kapila]] ([[samkhya]]rena), [[Siddhartha Gautama|Buda]] ([[budismo]]arena) eta [[Mahavira]] ([[jainismo]]arena). VII. eta VI. mendeen artekoak dira Persiako [[Zoroastro|Zaratustra]] eta Israelgo [[Jeremias]] eta [[Ezekiel]] profeta handiak ere. Aipaturiko hiru tradizio filosofiko handiek XIX. mendearen bigarren partean egin zuten bata bestearekin topo, bai Txinak eta bai Indiak Mendebaldeari ateak erabat irekitzean, edo, hobeto esanda, mendebaldar zibilizazioa indar handiz Ekialdeko bi herrialdeetara sartzean.
 
Munduaren elementu aldakorrak aztertzetik eta kosmologia eraikitzetik hasi zen Greziako filosofia ([[Anaximandro]]s, [[Parmenides]], etab.), hortik arazo metafisikoetara, etikoetara eta politikoetara igarotzeko ([[Sokrates]], [[Platon]]); [[Aristoteles]]ek alor guztiok bildu zituen bere ikuspegi sistematikoan.
 
[[Erdi Aroa]]n eta [[kristautasun]]aren hedapenaren eraginez, filosofia teologiari lotuta garatu zen ([[Agustin Hiponakoa|San Agustin]], filosofo eskolastikoak). Errenazimentuan askatzen hasi ziren ezagutza eta jakintzaren mundua eskolastikarekin zituzten lokarri estuak antzinate klasikoaren ondarea berreskuratzeko gogoak eta gizabanakoaren autonomia bilgune zuten humanismo-korronte desberdinek eraginda (Nikolas Cusakoa, [[Nikolas Makiavelo|Makiavelo]], Erasmo, Tomas Moro, etab.). Geroago, zientzi aurkikuntza eta teoria berriek ordu arteko hainbat filosofi ikuspegi irauli egin zituzten (Koperniko, [[Galileo Galilei|Galileo]], etab.), espekulazio filosofikoaren objektu ziren zenbait gai zientziaren ardurapeko bihurtuz.
 
Filosofia modernoaren garaian, arrazoia ezagutzaren oinarritzat hartu zuten filosofo arrazionalisten aurka ([[René Descartes|Descartes]], [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Leibniz]] eta [[Baruch Spinoza|Spinoza]]), behaketa, esperimentazioa eta indukzioa azterketa filosofikoaren oinarri zuten enpiristen ikuspegia sortu zen ([[Francis Bacon|Bacon]], [[John Locke|Locke]] eta [[David Hume|Hume]]). Ilustrazioan ordura arteko ideiak kritikatzera jo zuten, materialismotik hurbil zegoen ikuspegi batetik gainera, eta espiritu praktikoak bultzaturik, [[Montesquieu]]k eta [[Jean-Jacques Rousseau|Rousseauk]] politikari lotutako filosofia garatu zuten. [[Immanuel Kant|Kant]] filosofoaren inguruan Alemaniako eskola idealista sortu zen ([[Johann Gottlieb Fichte|Fichte]], [[Friedrich Schelling|Schelling]]); horientzat filosofiaren eginkizun nagusia arrazoiak egia iristeko duen ahalmena mugatzea da. [[Immanuel Kant|Kantek]] adimenari emandako garrantzia kritikatuz, [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegelek]] arrazoia azpimarratu zuen errealitatea hautemateko eta erdiesteko bide gisa. [[Karl Marx|Marx]] eta [[Friedrich Engels|Engelsek]] munduaren interpretazio soilaren ordez, horren eraldaketa sakona proposatzen zuen [[marxismo]]a hedatu zuten, klaseen arteko borroka ardatz duen historiaren interpretazio materialista emanez. Aldi berean Frantzian [[Auguste Comte|Comtek]] [[positibismo]]a sortu zuen, Britainia Handian [[enpirismo]]an oinarritutako utilitarismoa nagusitu zen eta [[Søren Kierkegaard|Kierkegaard]] daniarrak existentzialismoaren oinarriak jarri zituen. XX. mendearen hasierako fenomenologiaren ondoren (Husserl), existentzialismoa ([[Martin Heidegger|Heidegger]], [[Jean-Paul Sartre|Sartre]]), filosofia analitikoa ([[Bertrand Russell|Russell]]), neopositibismoa ([[Ludwig Wittgenstein|Wittgenstein]]) indartu dira.
 
Gaur egun aniztasuna nagusi bada ere, bi joera nabarmentzen dira: antropologia, hizkuntzalaritza, psikologia eta [[psikoanalisi]]arekin elkarlanean diharduen humanismoa eta ikuspegi pragmatikotik lengoaia, ezagutza eta [[zientzia]] aztertzen dituen eskola analitikoa.
 
== Galdera filosofikoak ==
Filosofiak izan duen norabide-aldaketa aplikatuak orientazioak eskatzen dizkio hari. Hainbat auziri eta galderari gizatasun handiz aurre egiteko. Hauek dira auzi eta galdera horietako batzuk:
* Medikuntzaren alorreko [[dilema]] etikoak.
* Ingeniaritza genetikoaren aurrerakuntzak dakartzan arriskuak.
* Aberastasunaren banaketa bidegabea.
* Oreka ekologikoaren asaldura.
* Enpresetako lanarekin, eta haien kontsumoarekin eta erantzunkizunarekin lotutako galderak.
* Politikako ustelkeria eta hainbat profesional talderena.
 
Etika aplikatuak era honetako arazoez arduratzen den filosofia zatia osatzen dute.
 
Pentsaerari buruzko galderak elkarrizketa filosofikora garamatzate, zuzenean. Elkarrizketa bat filosofikoa da arrazoiketa bultzatzen badu.
 
== Filosofo ezagunak ==
{{Sakontzeko|Filosofo ospetsuen zerrenda}}
 
== Euskal Herriko filosofoak ==
* [[Joxe Azurmendi]] (1941-)
* [[Abraham Ben Meir Ibn Ezra]] (1092-1167)
* [[Yehuda Halevi]] (1070-1141)
* [[Pedro Hurtado de Mendoza]] (1560-1651)
* [[Joanes Uharte Donibanekoa]] (1530-1588)
* [[Miguel Unamuno]] (1864-1936)
* [[Javier Sádaba]] (1940-)
* [[Fernando Savater]] (1947-)
* [[Xabier Zubiri]] (1898-1983)
 
== Bibliografia ==
* Arrieta, A. (koord.) 2008: ''Filosofiaren historia'', Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2
* [[Joxe Azurmendi|Azurmendi, J.]] (argk.) 2004: [http://www.buruxkak.org/liburuak_ikusi/182/filosofiako_gida__filosofian_aritzeko_oinarriak__gida_bibliografiko_eta_metodologikoa.html ''Filosofiako gida''], Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
{{wikiliburuak|Filosofia: selektibitaterako ikasi beharrekoa|Filosofia}}