212.8.107.168 (eztabaida) wikilariaren 7055555 berrikuspena desegin da
(Orriaren edukiaren ordez, «Kategoria:Eslaviar etniak Kategoria:Hizkuntza eskualdeak <br />» jarri da) Etiketak: Ordezkatuta Ikusizko edizioa |
(212.8.107.168 (eztabaida) wikilariaren 7055555 berrikuspena desegin da) Etiketa: Desegin |
||
[[Irudi:Slavic europe.svg|thumb|320px|Eslaviarren ohiko sailkapena:
{{legend|#7cdc87|[[Mendebaldeko eslaviar]]rak}}
{{legend|#008000|[[Ekialdeko eslaviar]]rak}}
{{legend|#004040|[[Hegoaldeko eslaviar]]rak}}]]
'''Eslaviarrak''' [[Europa]]ko [[Erdialdeko Europa|erdialdean]] eta [[Ekialdeko Europa|ekialdean]] bizi diren zenbait [[banako|gizabanako]] eta [[etnia]] dira. [[II. mendea|II. mendetik]] aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, eta [[eslaviar hizkuntzak]] hitz egiten dituzte.
Eslaviar herriak [[VI. mendea|VI. mendetik]] aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta [[Balkanak|Balkanetan]] bizitzen jarri ziren. Gerora, [[Bohemia]]tik eta [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikotik]] [[Ural]]etako mendietaraino hedatu ziren: [[Siberia]] eta [[Erdialdeko Asia]]n ere kokatu ziren, [[XVII. mendea|XVII. mendetik]] aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zutelarik. [[Europa]]ren lurralde erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatua dago.
280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.
== Egungo herrialdeak ==
[[Fitxategi:1991_Jugoslavia_ohiaren_banaketa_etnikoa.jpg|thumb|1991 Jugoslavia ohiaren banaketa etnikoa.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>]]
Eslaviarrek ez dute nazionalitate bakar bat osatzen eta eslaviar izena hartzen dute egungo [[errusiar]]rek, [[bielorrusiar]]rek, [[ukrainar]]rek, [[poloniar]]rek, [[txekiar]]rek, [[eslovakiar]]rek, [[esloveniar]]rek, [[kroaziar]]rek, [[serbiar]]rek, [[Bosnia-Herzegovina|bosniarrek]] eta [[bulgariar]]rek.
Iparraldeko eslaviarrak (errusiarrak, bielorrusiarrak eta ukrainarrak, sortaldean; poloniarrak, txekiarrak eta eslovakiarrak, sartaldean) eta hegoaldeko eslaviarrak edo jugoslaviarrak (esloveniarrak, kroaziarrak, serbiarrak, bosniarrak eta bulgariarrak) bereizten dira, oro har.
== Erlijioa ==
[[Eliza ortodoxoa|Kristau ortodoxoak]] dira eslaviar herri gehienak (errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak, bulgariarrak, serbiarrak); Erromako elizari loturiko ortodoxoak dira beste batzuk (ukrainar eta kroaziar batzuk), [[musulman]]ak bakarren batzuk ([[bosniako]]ak) eta [[katolizismo|katolikoak]] gainerako guztiak (poloniarrak, txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, kroaziarrak).
== Ikus gainera ==
* [[Eslaviar hizkuntzak]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{commonskat}}
{{Eslaviar herriak}}
[[Kategoria:Eslaviar etniak]]
[[Kategoria:Hizkuntza eskualdeak]]
|