«Gizarte aldaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

15 bytes added ,  Duela 10 hilabete
t
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
t
== Gizakia, gizarte aktore gisa == {{soziologia aurkibidea}}
 
Esan daiteke gizarte aldaketaren gaineko azterketak garai hartan egon bazeuden oinarrizko baldintza batzuk (gizarte, ekonomia eta adimen mailakoak) eskatzen dituela, aldi berean gertatu baitziren industrializazioa, politika munduaren antolamendua eta [[Ilustrazioa]], «gizartearen aroa» deitu dena ekarriko zutena. Garai horretan gizakia da gizartearen eta gizarteko produktu guztien oinarria. Pertsona ulertzeko modu berria da, geroago baldintzatuko duen munduaren sortzaile gisa ikusten da gizakia, bizi eta ezagutzen duen historian oinarritutako sortzaile bakar gisa alegia. Gizartea historia delako ideia bereganatuta eta [[Gizarte|gizartea]] eta [[kultura]], beren osotasunean, gizakiaren ekintzen uzta dela jakinda, pertsona «berri» hau zegoena nola sortu zenaztertzearizen aztertzeari ekin zion eta etorkizun (denontzako bidezkoa, berdina eta askea) baten jabe sentitzen hasi zen, eta ondorioz, ezin burutik aldendu zitzakeen gizarte aldaketaren ideia eta honen ideia eraginkorrenetako bat: aurrerapenaren ideia, alegia.
 
Horrek ez du esan nahi aurreko zibilizazio eta garaietako gizarteetan, erakundeetan eta kulturetan aldaketak aztertzen ez zirenik; baina modu metaforikoago batez egiten ziren azterketak, azalpen naturalak eta naturaz gaindikoak ematen ziren. Ikuspegi horren arabera, aldaketen eragileak gizarteez kanpoko esparruetatik etorriak ziren (Jainkoen borondatearen ondorioak ziren batez ere), edo gizakiak ezin mendean eduki zitzakeen eragileak ziren, eskutik ihes egiten dion patuari estekaturik balego bezala. Baina guztia aldatzen da garai modernoarekin, gizakiak ez du bere burua patuari lotuta ikusiko, aldiz, bere etorkizuna aukeratzen duen pertsona aske gisa ikusiko du.
== Aldaketa, bilakaera eta iraultza ==
 
Denbora da beste dimentsio handi bat, iraganikoiraganeko denborak baino ez baitigu A eta A1 objetuak bereizteko aukera eskaintzen.
 
Elementu horiek kontuan hartzen ez baditugu, gizarte aldaketarekin zerikusi handirik ez duten gauza lausoak aipatuko ditugu; esate baterako, behin eta berriz hizpide izaten den balioen aldaketa, masen komunikabideek diotena aintzat hartzera, balioak bi edo hiru urtean behin aldatzen direla ematen baitu. Gainera, denbora aintzat hartzea da aldaketa eta bilakaera soilaren arteko bereizketa egiteko modu bakarra.
Historiaren prozesuan, garai batzuei amaiera eman eta beste batzuei sarrera egiten dieten hausturak dira iraultzak. Iraultzak bilakaeraren haustura ekartzen du. Eskuarki politikaren esparruan erabiltzen den arren, giza jarduera guztiek bizi ditzakete iraultzak, gaur egun zientzia eta teknikaren esparruak bizi duena erakusgarri. Bilakaeran eta aldaketan bezalaxe, jatorri endogenoa edo exogenoa izan dezake iraultzak.
 
Iraultza endogenoa, haustura dakarren barne heldutasunaren prozesu baten ondorioa izan daiteke ([[Iraultza Industriala|iraultza industriala]], [[iraultza frantsesa]]); iraultza exogenoa, aldiz, kanpotik etorririko elementu batzuen ondorioa izan daiteke, ezarrita zegoen erregimena aldatzera datorrena ([[sozialismo]] sobietarra) edo aldez aurretik zegoen gizarte-egitura gainditzera datorrena ([[kapitalismo]] japoniarra).
 
== Orekaren eta egituraren aldaketa ==
 
Gainera, aldaketaren gaineko azterketa soziologikoari begira oinarrizkoak diren postulatu batzuk ditu aurrerapenaren ideiak bere baitan:
 
== Aldaketa aztertzeko metodologia ==
 
 
Azaldutako postulatuak eta haien aurkako kritikatik etorririko arazo metodologikoaksaihesten zituen neurri batean teoria bat, zikloen teoria deritzanak (zibilizazioen haurtzaroa, gaztaroa, heldutasuna, zahartzaroa eta heriotza, maila orokorrean, edo eliteen hautapena, maila partikularrean eta abar?). [[Zikloen teoria]]k proposatzen duenaren arabera, gizarte sistema orok du bere baitan eredu zirkular bat eta, horrenbestez, nola gizarteak hala zibilizazioak aldaketa txikien bidez behin eta berriz itzultzen dira abiapuntura, zikloari berriro ere hasiera emateko. Epe luzeak balio txikia ematen die epe laburreko aldaketei, historia errepikapena baino ez baita: lorpen berberak, huts berberak eta abiapuntu eta helmuga berberak. Zikloen teoriak, beraz, esan gabe adierazten du gizakiak edo gizarteak hobetzea ezinezkoa dela.
 
== Esparruak eta aldaketa-erritmoak ==
 
174

edits