«Demeter»: berrikuspenen arteko aldeak

776 bytes added ,  Duela 10 hilabete
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
[[Greziar mitologia]]n, '''Demeter'''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0082.pdf Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak]</ref> ([[greziera]]z ''Δημήτηρ''; [[euskara]]z "Ama Lurra" esan nahi duena) [[nekazaritza|labore]] eta ugalkortasunaren [[olinpiar jainko]]sa izan zen. [[K.a. VII. mendea|K.a. VII. mendeko]] Himno Homerikoetan [[urtaro]]en ekartzaile moduan babesa eskatzen zioten<ref>[http://uh.edu/~cldue/texts/demeter.html Demeterri Himno Homerikoa]</ref>.
 
Alaba [[Pertsefone]] zuen eta [[erromatar mitologia]]n [[Zeres]] bere baliokidea izan zen. Demeterri genealogia bat eman zitzaionean, [[Kronos]] eta [[Rea]] titanen alaba zela esan zen, beraz, Zeusen arreba zaharrena. Bere emakume apaizei Melisak deitzen zitzaien.
 
Sarritan nahasten da Demeter bere amona Gearekin eta bere ama Rearekin. Jainkosaren epitetoek azaltzen dure haren funtzio zabalak. Demeter eta Koreri "bi jainkosak" dei egiten zieten. Posible da Kreta minoiko garaiko jainkosen kultuekin lotura izatea.
 
== Irudikapena ==
Demeter gurdi baten gainean igota irudikatu ohi zen, laborantzen inguruko irudiekin (loreak, frutak, fruituak eta haziak) eta batzuetan, bere alaba [[Pertsefone|Pertsefonerekin]].
 
Famatua da Cnido hirian aurkitu zen bere marmolezko estatua; gaur egun, [[Londres|Londresko]] [[Britaniar Museoa|Britaniar Museoan]] dago ikusgai.
 
== Erreferentziak ==
174

edits