Gaafar Nimeiry: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Postari [[musulman]] baten semea zen, eta [[Sudango Akademia Militar]]rean graduatu zen [[1952]]. urtean. Urte horretan, britainiarrak [[Egipto]]tik bota eta [[Faruk Egiptokoa|Faruk I.a]] erregea kargutik kendu zuen [[Nasser]]ren estatu-kolpeak eragin handia izan zuen Nimeiryrengan. Hainbat konspiraziotan nahasirik egon zen, eta armadatik aldi baterako kanporatuta zegoen [[1969]]. urtean botereaz jabetu zen [[estatu- kolpe]] ezkertiarra egin zenean. Horren ondorioz, Sudango Kontseilu Iraultzaileko buru eta lehen ministro bilakatu zen.
 
Nazionalista sutsua izanik, [[1969]]an ''Antzara'' talde erlijioso kontserbadorea suntsitu zuen, eta [[1971]]n [[Sudango Alderdi Komunista]], botereaz jabetzen ahalegindu eta porrot egin baitzuen. Urte horretan, Sudango Errepublikako lehendakari aukeratu zuten. [[1972]]an Sudango iparraldearen eta hegoaldearen arteko [[Sudango Lehen Gerra Zibila|17 urteko gerra zibila]] amaitzea lortu bazuen ere, ez zen gauza izan Sudango arazo ekonomiko kronikoei irtenbiderik aurkitzeko. [[1977]]an eta [[1983]]an, berriz hautatu zuten Sudango lehendakari. Lege koranikoak sartuz eta bere burua Sudango Iman musulman handitzat aldarrikatuz 1983an hasi zuen errepresiozko politika zela medio, berradiskidetze nazionalaren politikak porrot egin eta [[Sudango Bigarren Gerra Zibila|Sudango hegoaldearen altxamendua]] eragin zuen [[1984]]an. 1985eko apirila arte izan zen Sudango lehendakari, urte horretan odolgabeko [[estatu- kolpe]] batek bere kargutik kendu baitzuen.
 
== Erreferentziak ==