Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
{{PAGEBANNER:3DPX-002386 Atrophic Brain Nevit Dilmen.stl|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Nervous system diagram unlabeled.svg|thumb|<center>Giza nerbio-sistema; horiz, nerbio-sistema zentrala; urdinez, nerbio-sistema periferikoa.<center>]]
'''Nerbio-sistema''' gizakion eta animalia gehienen {{txp|Burmuin|burmuinak}}, {{txp|Bizkarrezur-muin|bizkarrezur-muinak}} eta {{txp|Nerbio|nerbioek}} osatzen duten multzoa da. Egitura {{txp|Anatomia|anatomiko}} honek kanpoko estimuluak jaso eta estimulu horien aurrean gorputzeko erantzun bat ematen du. Inguruneko estimulu horiek '''organo errezeptoreak''' deitzen direnen bidez ({{txp|Begi|begiak}}, {{txp|Belarri|belarriak}}, {{txp|Larruazal|larruazala}}...) jasotzen ditu nerbio-sistemak.
 
Gure organismoan nerbio-sistema gorputzeko toki guztietara iristen da. Barneko {{Txp|Organo (biologia)|organoak}} ere ({{txp|Bihotz|bihotza}}, {{txp|Gibel|gibela}}, {{txp|Urdail|urdaila}}, {{txp|Giltzurrun|giltzurrunak}}...) nerbio-sistemarekin konektatuta daude.
 
Animalia txikietan nerbio-sistema oso sinplea da, baina goi-mailako animalietan eta bereziki gizakietan nerbio-sistemaren egitura oso konplexua da.