Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
25. lerroa:
1085ean, [[Alfontso IV.a Leongoa|Alfontso VI.a Leongoaren]] indarrek [[Toledo]] okupatu zuten, eta mugarri bat ezarri zuen, Iberiar penintsula erdialdeko gune historikoa hartu baitzuten, [[Bisigodoen Erresuma|Bisigodoen Erresumako]] hiriburu izandakoa. Mesetako hedakuntza militar horren bidez, Gaztelak areagotu egin zuen [[Alfontso II.a Asturietakoa|Alfontso II.a Asturiaskoak]] hasitako aldarrikapena: erresuma hori(ek) bisigodoen eta Erromaren garaiko Hispania probintziaren jarraipena omen zirela eta, ondorioz, Iberiar penintsularen gaineko aginte-zilegitasuna zutela (Alfontso VI.ak bere burua ''[[Imperator totius Hispaniae]]'' izendatu zuen [[1077|1077an]], [[Nafarroako Erresuma|Nafarroaren]] mendebaldeko lurrak bereganatu zituenean). Horretarako, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromarekiko]] lokarriak estutu eta [[Gurutzadak|gurutzadara]]ko deiak egin zituzten, «[[Errekonkista|galdutako lurrak birkonkistatzeko]]» deiak; beren burua kristautasunaren defendatzaile izendatu zuten.
 
[[Donejakue bidea|Donejakue santuaren gurtzarako sortutako bideak]] hiriak sortu, horiek kolonizatu eta merkataritza ekarri zituen eta, haren epelean, [[Almohade dinastia|Almohadeen]] kontrako eta Nafarroarekiko lehia bizia,; Toledoko apezpiku [[Rodrigo Semenez Arradakoa]] nafarrak gudu izpiritu kristau sutsua elikatzen zuen kondaira bat zabaldu zuen: [[Clavijoko gudua]]. Bertan, gerlari kristauei [[Donejakue Matamoros|Donejakue ''Matamoros'']] santu gerlaria agertu omen zitzaien, borrokarako adorea ematen. Gainera, Semenez Arradakoak zerga orokor bat ezarri zuen, [[Santiago de Compostela|Santiagoko]] katedralari horren ondorioz denek pagatu beharreko zerga orokor bat ezarri zuenbeharrekoa. Istorioa erreala ez izanik ere, espainiar identitate nazionalaren sinbolo ideologiko irmoenetako bat sortu zuen.<ref>{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua=The Lore of the Camino de Santiago: A Literary Pilgrimage|urtea=2015|abizena=Mitchell-Lanham|izena=Jean|orrialdeak=|orrialdea=xii|argitaletxea=Two Harbors Press|ISBN=978-1-63413-333-3|url=url=https://books.google.com/books?id=N9C0BgAAQBAJ&pg=PR12}}</ref> Bestalde, Semenez Arradakoan, gurutzadaren semantika erromatarra edo unibertsala «nazioaren errekonkistaren» logika batean txertatzen da, monarkia eta tokikoa nabarmenduz, eta ez hainbeste Erromako Aita Santua.<ref name=":13">García Fitz, F. 2009, 183. or.</ref> Gaztela jarri zen ideologia gerlari horren gidari eta, aldi berean, [[Done Jakueren Ordena|Donejakueren Ordena]] sortu zen.
 
=== Gaztelaren lurralde hedakuntza, gurutzada aldarrikatzen ===