Modulazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-segundu +segundo)
28. lerroa:
DPSK-an bezala, aurreko fasearekiko aldaketarekin jolasten da, baina 45º-ko desfaseak kontutan hartuz: 0º, 45º, 90º, 135º, 180º, 225º, 270º eta 315º. Honekin adierazi ahal izango genituzke 8 egoera desberdin, 000, 001, 010, 011, 100, 101, 110 eta 111. Beraz, 3 bit transmititzeko ahalmena. Honi gehitzen bazaio anplitudearen aldaketa bat (0 edo 1), beste 8 egoera desberdin lor litezke, 0000, 1000, 0001, 1001,...... Honek dakarren ondorioa da fase eta anplitude aldaketa bakoitzarekin, 4 bit transmititu daitezkeela. Edo beste modu batez esanda, “kanpoko” lerroa 2400 baudiotakoa baldin bada, 9600 bps-ko abiadura lor genitzakela.
 
Gogoratu behar da, baudioa dela datuen tranmisioarako abiadura unitate bat, eta denboratarte baten seinale batek duen aldaketa kopurua adierazten du. Datu digitalen abiadura neurtzen denean, bits segundukosegundoko erabiltzen da. Seinale analogikoaren aldaketa bakarrarekin, 4 bit bidaltzea lortzen bada, lerroaren abiadura transmisioa 2400 baudiotakoa bada, datuen transmisio erreala 9600 bps-koa izango da.Metodo hau ASK eta DPSK metodoen arteko nahasketa bat da.
Gaur egun modem fabrikatzaileek erabiltzen dituzte metodoak askoz konplexuagoak dira, eta seinale analogikoaren aldaketa bakoitzarekin bit asko bidaltzea lortzen da. Metodo hauek kalkulu matematiko oso konplexuetan daude oinarrituta baina ikusi diren metodoekin balio behar du modem batek modulazioa egiteko modua ulertzeko.