Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
132. lerroa:
[[File:Campamento_del_Frente_de_Juventudes_en_Orio.jpg|thumb|Falangeko Frente de Juventudesen gazte kanpalekua Orion]]
[[File:Coat_of_arms_of_Spain_(1945–1977).svg|thumb|"''Una, grande y libre''", orduko estatu nazionalismoaren goiburu ezaguna]]
Erregimen militar kolpistak bere oinarri politikoa lotu zuen, 1937ko apirilean Falange eta Tradizionalismoa nahitaez bateratuz ([[FET y de las JONS|''FET y de las JONS'']]) eta gizarte talde guztiak «Mugimendua»n bilduz (''[[Movimiento Nacional]]''); ideologia ofizialtzat [[nazionalkatolizismo]]a hartu zuten. Gerra ostean, erregimenak kontrol totalitario bati ekin zion, hezkuntza sistematik hasi eta komunikazio bitarteko, prentsa, irrati eta argitalpen industria guztiraino, biztanleriaren burua garbitzeko ahalegin iraunkorrean. Erregimenak Gerra Zibilaren epe labur eta luzeko jatorriari buruzko bertsio hermetiko eta opaku bat ezarri zuen. Prentsa, irakaskuntza, testuliburu eta pulpituetako etengabeko errepikapenaren bidez, oroimen historiko bakar bat finkatu eta zabaldu zen ia lau hamarkadaz.<ref>Preston, Paul. 2012, 520-521. or.</ref> Historiaren berridazketak eta irabazleen zein galtzaileen oroimenaren ukazioak militar kolpistak errutik eta egindako krimenetatik garbitu zituen, eta erregimena Espainiatik kanpora zuritu.<ref name=":0" /> Gerora, [[Paul Prestonen]] irudiko, egungo espainiar gizartean kalte handia eragin duten neurriak izan ziren, herrialde horretan indarkeriazko iraganari zintzotasunez eta zabalik begiratzea eragotzi baitu, eta Franco hil ondoren ere frankismo soziologikoa iraunarazi; 2000tik aurrera, tentsio biziak eragin ditu, segurtasuna ematen duen baina oinarri faltsuak dituen oroimena (irabazleena zein ordu arteko galtzaileena) auzitan jarri denean.<ref name=":0">Preston, Paul. 2012, 520-521. or.</ref>
 
Francoren erregimenak tradizionalismoa egin zuen [[José Pemartin]]<nowiki/>ek espainiar nazioaz zuen ideiaren bozeramaile: haren iritziz, «ideal katolikoa» gauzatuko zuen espainiar monarkia militar bat zen espainiar nazionalitatea eraikitzeko oinarria, XVI. mendea eredu hartuta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Carlos Santamaria Zentroa - Gipuzkoa Campusa - UPV/EHU|url=http://www.ehu.eus/santamaria/|aldizkaria=www.ehu.eus|sartze-data=2019-02-14}}</ref> Nolanahi ere, erregimenaren nazionalismoa itxuraldatzen joan zen erregimen barruko botere taldeen harremanen arabera. 1945 arte falangistak ziren nagusi: muturreko nazionalismo faxista, II. Mundu Gerran Ardatzak irabaziko zuelakoan, baina Francoren mende argi eta garbi, Mugimendu Nazionalaren kutsu katolikoaren zaindari.<ref name=":11">{{Erreferentzia|izena=Raúl|abizena=Moreno-Almendral|izenburua=Franquismo y nacionalismo español: una aproximación a sus aspectos fundamentales [Francoism and Spanish Nationalism: an approach to its key aspects]|hizkuntza=en|url=http://www.academia.edu/6339600/Franquismo_y_nacionalismo_espa%C3%B1ol_una_aproximaci%C3%B3n_a_sus_aspectos_fundamentales_Francoism_and_Spanish_Nationalism_an_approach_to_its_key_aspects_|aldizkaria=Hispania Nova, n. 12, pp. 7-36.|sartze-data=2019-02-14}}</ref> 1957 arte, katolikoak nagusitu ziren, eta geroztik teknokratak. Zeinek bere ñabardura utzi zion nazionalismoa adierazteko erari. Erregimenaren Espainia unitario eta biziki zentralista zen, kontserbadurismo liberalaren nazio-estatu klasikoaren ildotik. Erreakzionarioa zen, oso katolikoa, eta isuri inperialekoa. Kontrairaultza nabarmentzen zuen, Espainia bere «misio historikotik» hastandu zuten indarren kontrakoa, misio hori zein zen interpretatzen botere taldeak bat ez zetozen arren.<ref name=":11" /> 1936 eta 1937tik aurrera, gaztelania ez beste hizkuntzak debekatu egin ziren, horien erabilera publikoa gogor zigortuz eta horien gizarte gutxiespena bultzatuz, «''si eres español, habla español''» (euskaraz, «espainiarrak bazarete, espainolez hitz egin») goiburuan laburtuta. Erregimenak sendotu, orokortu eta sinplifikatu egin zituen espainiartasunaren ikono eta erakusgarri batzuk: gurutze santua, Zaragozako Birjina Pilarekoa espainiartasunaren zaindari, [[Errekonkista]] eta [[Gurutzadak|Gurutzada]], [[Pelaio Asturietakoa|Pelaio]], [[Cid Campeador|El Cid]] (biak ere Franco bera gorpuztuko balute bezala aurkeztuak),<ref name=":14">García Fitz, F. 2009, 144-147. or.</ref> eta futbolaren zaletasuna. Espainiaren batasunaren erakusgarri sustatutako beste bi adierazpide zezenketa eta Andaluziako [[Flamenko|flamenkoa]] ziren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Spain Frets Over Future of Flamenco|hizkuntza=en|url=http://www.flamencothestudio.com/1/post/2014/02/spain-frets-over-future-of-flamenco.html|aldizkaria=Flamenco the Studio|sartze-data=2019-07-06}}</ref>