Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
45. lerroa:
 
=== Despotismo ilustraturantz ===
Borboi dinastiak garai berri bati eman zion hasiera, erregearen botere absolutuan oinarritua. [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] monarkiaren peko jurisdikzio bakar bat sortzen saiatu zen eta, horretarako, [[Oin Berriko Dekretuak|Oin berriko Dekretuak]] eman zituen (1716 arte), Aragoi, Valentzia, Balear eta Kataluniako lege eta erakundeak (aduanak ere tartean) indargabetuz eta horietara Gaztelako eredua eta agiri ofizialetara hizkuntza ([[gaztelania]]) hedatuz,<ref name="Martinez de Muniáin, E. 94-105">Martínez de Muniáin, Emilio V. 1993, 94-105. or.</ref><ref name=":16" /> hura «perfektuena» zela adieraziz. José Rodrigo Villalpando [[Gaztelako Kontseilua|Gaztelako Kontseiluko]] Fiskal Nagusiak instrukzio sekretuak helarazi zizkien Kataluniako Printzerriko korrejidoreei, hizkuntzaren berdintasuna goretsiz eta gaztelania ezartzeko instrukzio oso epel eta disimulatuak balia zitzatela gomendatuz, «asmoak eta ahalegina nabaritu gabe behar ondorioak izan ditzan» (1716ko urtarrilaren 29a);<ref name=":16" /> era horretan, euskararen gainean Nafarroari aplikatutako eredua jarraituko zuten.<ref group="oh">Zehazki, Villalpandok azaltzen duenez, "izan ere, Nafarroan, euskaraz hitz egiten dutendute gehienean, eta Ministro GaztelauekGaztelauak gobernatzendoaz dutehara gobernatzera"; ikus Esparza Zabalegi, J.M. 2012, 632. or.</ref> Ordutik, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrikoak]] ziren erregeari ihes egiten zioten jurisdikzio politiko-administratibo bakarrak,<ref name=":16" /> [[1718ko matxinada|1718ko matxinadaren]] ondoren. Gerraren lorratzean, Espainiako estatu homogeneo eta zentralista modernoaren egiturak finkatu ziren,<ref name="Martinez de Muniáin, E. 94-105" /> eta estatuaren ordu arteko egitura konfederala baztertu.<ref name=":16" />