Freddie Mercury: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuz
No edit summary
6. lerroa:
kontsideratzen da eta, duela gutxi egindako inkesta batean, ''Rockaren Jainko'' aukeratua izatera iritsi da. Mercury [[1991]]. urtean hil zen, [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESa]] gaixotasunak eragindako [[bronkoneumonia]] batetik suspertu ezin izan zelako.
 
''HitParader'' aldizkariaren arabera, [[Heavy metal]]aren historian, seigarren abeslaririk hoberena izan zen eta, [[Rock and roll|Rock 'n'rollaren]] 100 abeslari handienen artean, hemezortzigarren atera zen ''Rolling Stone'' aldizkarian.<ref name="rollingstone.com">[http://www.rollingstone.com/music/lists/6027/32782 ''RollingStone.com'' – 100 Greatest Singers of All Time].</ref>. [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESak]] jota hil izanaren ondorioz, ugari zabaldu zen gaitz horren gaineko ezagutza eta kontzientziazioa.
== Biografia ==
=== Haurtzaroa eta gaztaroa Indian ===
18. lerroa:
Era berean, musikazale amorratua ere bazen eta etxean zuten disko-jogailuan entzuten zuen. Nagusiki, [[India]]n ekoiztutako musika izango zen ziurrenik, baina mendebaldekoa ere joan zen entzuten.
 
San Pedro ikastetxeko zuzendaria Freddiek musikarako zuen trebeziaz ohartu zen eta, gehixeago ordaindu behar bazen ere, Freddieri benetako heziketa musikal bat emateko komenientziaz hitz egin zien gurasoei. Hauek aholkua jarraitu zuten eta Freddie pianoa jotzen ikasten hasi zen.<ref>[http://www.queenonline.com/history/35/ Queen Online – History: Freddie Mercury]</ref>. Ikastetxeko abesbatzan ere aritu zen eta antolatzen ziren antzerki-emanaldietan maiztasunez hartzen zuen parte. Piano klaseak oso gustuko zituen eta bere gogo guztia jartzen zuen haietan. Horrela, bai atal teorikoan eta bai praktikoan, notarik altuena lortu zuen.
 
[[1958]]an, eskolako zenbait ikaslek, Freddie Bulsara, Derrick Branche, Bruce Murray, Farang Irani eta Victory Renak, rock'n'roll talde bat sortu zuten, ''The Hecticks'', eta Freddiek pianoa jo zuen. Urteroko ospakizunetan eta ikastetxeak antolatutako dantzaldietan jotzen zuten, baina ez dugu askoz gehiago ezagutzen.
54. lerroa:
{{aipu|Freddiek "Wreckage" izena jarri nahi zion bandari, baina ez genuen oso gustuko izan -dio Mike Bersinek- Halako batean, telefonoz deitu zidan gauez besteei berdin zitzaiela esanez eta ea zer nioen nik. "Beno... besteak ados badaude, aurrera" esan nion nik. Gainontzeko kideekin hitz egin nuenean, gauza bera esan zigula denoi jakin nuen.}}
 
Izena aldatu zuten une hartan, Mike Miffer Smith bateriak alde egin zuen eta Richard Thompsonek hartu zuen bere ordea, Brian Mayren ''1984'' bandaren bateria ohia. Ahalmen handiko banda zirudien, baina [[1960ko hamarkada]]ren bukaera Wreckagen bukaera izan zen. Emanaldi gutxi izan ziren eta tarte handiak haien artean. John Taylor, Richard Thompson eta Freddie Londresen zeuden, Mike Bersin Liverpooleko unibertsitatera joan zen bitartean. Banda desagertu egin zen betirako.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Boyce|izena=Simon|urtea=1995|izenburua=Freddie Mercury|lekua=Bristol|argitaletxea=Parragon|isbn=1861050542}}</ref>.
 
Freddie beste banda baten bila hasi zen eta ''Sour Milk Sea'' aurkitu zuen Melody Maker egunkarian. Abeslari bat behar zuten.
 
Esan dugu Freddieren ahotsa apartekoa zela,<ref>{{Erreferentzia |egilea=Evans, David; Peter Freestone |izenburua=Freddie Mercury: an intimate memoir by the man who knew him best |argitaletxea=Omnibus |lekua=Londres |urtea=2001 |url=http://books.google.com/?id=AH8zZsbmB98C&pg=PA108#v=onepage&q|orrialdea= 108–9 |isbn=0-7119-8674-6 }}</ref>, baina jendea erakartzen zuena ez zen ahotsa soilik.
{{aipu|Freddie Mercuryk bazekien ikuskizuna antolatzen -dio Ken Testik-. [[Queen]] taldearentzako egin zuen oro egina zuen ''The Ibex'' taldearekin, jada. Ez zen ikas zitekeen zerbait, karisma zen, ahotsaren armoniak, itxurak, gustu finak eta musikariaren kalitateak ematen zion doain naturala.}}
 
73. lerroa:
== Queen ==
[[Fitxategi:Queen 1984 012.jpg|thumb|ezkerrera|200px|Freddie Mercury [[Queen]] taldearekin [[1984]]an]]
[[1971]]n, John Deaconek hasi zen [[Queen]] taldearen baxua jotzen. Freddiek diseinatu zuen logoa: bi lehoi Roger eta Johnentzat (Leo ziren), karramarroa Brianentzat (Kantzer) eta bi maitagarri beretzat (Virgo). Freddie izan zen ''Seven Seas Of Rhye'' abestiaren autorea, britainiar zerrendetan sartuko zen taldearen lehen abestia, eta ''Killer Queen'' ere berea zen. Laster egingo zuen bederatzi astez zerrenden gailurrean mantenduko zen ''Bohemian Rhapsody''.<ref>{{Erreferentzia|egilea=BBC News|izenburua=Queen top UK album charts league|dat=2005-7-4|lekua=Londres|url=http://news.bbc.co.uk/1/hi/entertainment/music/4648611.stm}}</ref>. Egia esan, Freddie zen nagusia banda hartan.
 
[[1975]]ean, [[Queen]]ek [[Japonia]]n zehar egin zuen bira eta fans andana atzetik zuen nonahi. Harrituta zeuden harrera harekin eta Freddie liluratuta geratu zen herri hartan. Antzinako gauzak eta japoniar artea bildumatzeari eman zion.
79. lerroa:
[[1979]]ko [[urriaren 7]]an, Freddiek [[Royal Ballet]]en egin zuen emanaldia. Sekula balletean aritu gabekoa zen, baina irrikaz zegoen aspalditik. ''Bohemian Rhapsody'' eta ''Crazy Little Thing Called Love'' aukeratu zituen eta orkestrak lagundu zion berak zuzenean abesten zuen bitartean. ''Bohemian Rhapsody''n egin zituen lehen dantzak eta bere talentua erakusteko aukera izan zuen. Txaloen trumoia berehalakoa izan zen.
 
[[1980]]an, Freddiek irudi aldaketa garrantzitsua egin zuen eta ilea moztu eta bibotea utzi zuen. Bere jarraitzaileek atzazaletarako esmaltea eta bizar-xaflak bidaltzen hasi zitzaizkion. Era berean, [[funky]] eta musika diskorantz biratu zuen eta rocketik aldendu zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Bret|izena=David|urtea=1996|izenburua=Living On the Edge: The Freddie Mercury Story|argitaletxea=Robson Books|lekua=London|isbn=1861052561}}</ref>.
 
[[1982]]an, Queeneko kideek deskantsu bat hartu beharrean zirela erabaki zuten. Hurrengo urtera arte, ez ziren beste bira batean sartuko. Freddiek bakarlari lanetan aritzeko asmotan zebilen eta denbora horretarako aprobetxatuko zuen. Estudio bat alokatu zuen Musiclanden, [[Munich]]en, eta lanean hasi zen 1983ko hasieran. Garai horretan ezagutu zuen [[Giorgio Moroder]], [[Fritz Lang]]en ''Metropolis'' filmaren bertsio berri batean lanean ari zena. Freddieri kolaborazioa proposatu zion eta honek baiezkoa eman zuen. ''Love Kills'' atera zen kooperazio haren fruitu.
94. lerroa:
 
== Azken urteak ==
[[1987]]an, Freddiek taldearen etena aprobetxatu zuen bakarreko lana ateratzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Robert Urban|abizena=Robert Urban|izenburua=Ragged Blade Reviews: Queen's Freddie Mercury and his Legacy|url=http://www.raggedblade.com/reviews/000329.html}}</ref>. Townhouse estudioetan grabatu zuen eta [[The Platters]]en ''The Great Pretender'' abestia zegoen beste batzuen artean. [[Otsailaren 23]]an atera zen.
 
[[1987]]ko martxoan, Freddie [[Bartzelona]]ra joan zen [[Montserrat Caballé]] ezagutzeko xedean. Bi edo hiru abesti zituen kasete bat eman zion eta kataluniarrari izugarri gustatu zitzaizkion. Haietako bat [[Londres]]ko Covent Gardenen abestera iritsi zen eta apirilerako biak elkarrekin lan egiten hasita zeuden.
 
Maiatz bukaeran, [[Eivissa (udalerria)|Eivissan]] jaialdi handi bat izan zen, eta Freddie ohorezko gonbidatua izan zen. [[Montserrat Caballé]]kin batera egin zuen klausura berak idatzitako abestia kantatuz, ''Barcelona''. Gerora, Espainiako Komite Olinpikoak single hura [[1992]]an [[Bartzelona]]n egingo ziren Joko Olinpikoetarako ereserki ofizial egitea erabaki zuen.<ref>Larkin, Colin (1998) ''The encyclopedia of popular music: Louvin, Charlie – Paul, Clarence, Volume 5'' Page 3633. Macmillan, 1998</ref>.
 
[[1988]]ko [[urriaren 8]]an, Freddie eta Montserrat batera atera ziren [[Bartzelona]]n ''La Nit'' delakoan. Oraindik editatu gabe zegoen albumeko 3 abesti eskaini zituzten: ''How Can I Go On, The Golden Boy'' eta ''Barcelona''.
105. lerroa:
{{aipu|Eskerrik asko. Gabon.}}
 
[[1991]]ko [[azaroaren 23]]an, [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESa]] zuela iragarri zion munduari prentsan. Ordu batzuk beranduago, [[1991]]ko [[azaroaren 24]]an, bronkopneumonia batek hil zuen Freddie.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.queenarchives.com/index.php?title=Freddie_Mercury_-_11-25-1991_-_The_Star_-_AIDS_Kills_The_King_of_Rock |izenburua=The Star – AIDS Kills The King of Rock |argitaletxea=Queenarchives.com |data=1991-11-25}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=http://teletext.mb21.co.uk/gallery/ceefax/cx_merc2.gif |izenburua=CEEFAX: Singer Freddie Mercury dies, aged 45}}</ref>. Ondoan zuen bere mutil laguna, Jim Hutton, eta bera eta Dave Clark gaixoa garbitzen ari ziren [[Londres]]ko Garden Lodgeko etxean.
 
Azken guraria ''Bohemian Rhapsody'' berriro ateratzea izan zen, Hiesaren aurka borroka egiteko. Heriotzaren ondoren, Mercuryk prestatuta utzi zuen material ugari editatu zuten.