Paganismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
7. lerroa:
 
Berez, pagano hitza [[latin]]eko ''paganus'' hitzetik eratorria da eta ''baserri girokoa'', edota ''landatarra'' esan nahi du.
 
== Terminoaren beste erabilerak ==
Pagano edo gentil hitzak hainbat hizkuntzatan izan dira erabiliak korronte kristauen aldetik, erritu paganoengandik eratorritako kultu [[Sinkretismo|sinkretikoak]] erabiltzen jarraitzen zuten beste korronteei erreferentzia egiteko. Adibidez, [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko Elizan]], [[Ikonoklasmo|ikonoklastek]] paganismoa irudi ikonoduluenganako kultua zela zioten. [[Protestantismo|Protestante]] batzuentzat, [[Eliza Ortodoxoa|Eliza ortodoxoko]], [[Eliza Ortodoxo Koptoa|Eliza koptoko]], [[Eliza Anglikano|Eliza anglikanoko]] eta [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza katolikoko]] santuei kultua eskaintzea zen paganismoa. Era berean, elizakoi katoliko europar batzuk amerikar natiboen edo Asiako ebangelizatuen errituak erdi paganotzat zituzten.
 
Mendeetan zehar, termino hau agertzen den testuak [[Kristau|kristauak]] izan ziren. Hala ere, XIX. mendetik, [[Okultismo|okultismoaren]] garapenak kultu batzuk beren burua pagano izendatzea eragin du, Europako tradizio pagano zaharrak berreskuratu nahi zituztelako. Askotan [[neopaganismo]] deitzen zaio horri.
 
Pagano terminoa, monoteistak ez diren erlijioak izendatzeko ere erabiltzen da; hala nola [[Hinduismo|hinduismoa]], animismoa, [[Budu|budua]], erlijio afroamerikarrak, txamanismoa, shintoa, erlijio tradizional txinatarra eta [[Budismo|budismoa]].
 
== Paganismoa Euskal Herrian ==