Txikipedia:Kristobal Kolon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
44. lerroa:
1498ko maiatzaren 30ean, Kadizetik atera zen Kolon berriro Ameriketara bidan. Bidaia hau antolatzea oso zaila izan zen, ez zegoelako boluntariorik berarekin joateko. Beraz, itsas-gizonak eta marinelak behar zirenez, Errege-Erregina Katolikoek zenbait gaizkile barkatu zituzten, trukean Kolonekin joateko.
 
Bidaia honetan Trinidad (Gaur egungo {{txp|Trinidad eta Tobago|Trinitate eta Tobago}} errepublika) aurkitu zuten. Kolon konbentzituta zegoen lurralde horiek Asiaren atal bat zirela, berak hiru kontinente bakarrik existitzen zirela uste baitzuen (Afrika, Asia eta Europa). Kolonekin bidaiatu zutenek Kolonek huts egin ziela sentitu zuten, aberastasunik ez zutelako aurkitu. Horregatik, matxinatu egin ziren eta Errege-Erregina Katolikoek horren berri izan zuten. Beraz, Kolon kartzelan sartu zuten eta 1500ean Espainiara itzuli zen kateatuta. Errege-Erreginei gutun bat idatzi zien eta azkenik Kolon askatzeko agindua eman zuten.
 
===Laugarren bidaia (1502-1504)===