Korrika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Makeip (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:Korrika-11_lekukoa_Azkue.jpg|320px|thumb|Korrikaren ikurra den lekukoa.]]
[[Franco]] hil eta lehenengo bozketetan [[Ramon Rubial]] atera zen garaile, eta [[AEKAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK-]]k laguntza polita hartu zuen hala Gobernutik eta beste erakunde publikoetatik: diru-laguntzak gehi euskararik ez zekiten irakaskuntzako irakasleen prestaketa... Baina arrazoi politikoak tarteko [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] nagusitu zenean diru-iturriak agortuz zihoazkion, batzuek eta besteek emandako laguntzak urrituz joan baitziren. AEK-k, ikusita elkarrizketaren bidetik ez zuela ezer lortzen, protestari ekin zion: Lakua aurrean bilketak, [[Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea|HABE]]n eta [[Eusko Legebiltzarra|Legebiltzarrean]] itxialdiak... Bide horretatik ere ezer ez zuen lortzen; alderantziz, era ezberdinetako oztopoak jartzen zitzaizkion. [[Udal]]en bidea ere zarratu zitzaion, eta beste bide batzuk lantzea erabaki zuen, eta herriarengana jotzea erabaki zuen.
 
=== Arazoei aurre egiten ===
44. lerroa:
 
=== Prestaketa ===
Euskal Herri osoko AEK-koen eta iritzi guztietako herritar askoren laguntzaz prestatu zen kanpaina, bilatu ziren korrikalariak, eta Korrika [[Oñati]]n —Euskal Herriko [[Oñatiko Unibertsitatea|lehenengo Unibertsitatea]] egon zen herrian— hastea eta [[Bilbo]]n amaitzea erabaki zen. Hasi aurretik, aurkezpenak egin ziren hainbat tokitan. Horietako bat Bilbon, nora [[EGI]]ko burua zen [[Urkullu]] gaztea eta [[ELA]]ko ordezkaria zen [[Jesus Insausti|Uzturre]] ere etorri ziren. [[Zarautz]]en, [[Argiñano]]k prestatutako bazkarian aurkeztu zitzaien [[kazetari]]ei. Amaiera lehenengo Arregiren mezua eta gero AEK-ko batzordeak prestatutako idazkia irakurrita eman nahi zitzaion. Horrela hasi zen antolatzen, [[1980ko Korrika|lehenengo Korrika]].<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/1853/004/001/2017-03-31/lehenengo_korrika_eta_aurreko_gertakizunak.htm</ref>.
 
== Egitura ==