Eduardo Txillida: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
|||
88. lerroa:
1980az geroztik egin dituen obra asko Txillidaren antzinako kezka zaharren birmoldaketa gertatzen dira: ''Zuhaitz'' edo ''Beaulieu'' burdin lan preziatuak dira. Xaflen tolesdura harrigarria gertatzen da Locmariaquer sortan (1987-1989). Berriro ere materiak duen arazo bati heldu nahi dio Txillidak: grabitazioaren arazoa azalduko da bi sorta berritan: ''Gravitación'' (1991) deituriko lehen sorta, haritan zintzilik dauden paper lodietan egindako grabatuak dira, eta ''Homenaje a Luca Pacioli'' (1986) berriz altzairuzko mahai sorta. Argia materiaren barnera sartu, materiaren beraren osagarri bezala, espazioak eta mugak markatu: ahalegin berrian dabil Eduardo Txillida Kanarietako [[Tindaya]] mendian: mendia bera zulatu nahi du, mendiko harria baino gehiago, lehendik hainbesteko historiaz zamaturik dagoen lekua zulatu nahi du, mendiaren barneko misterioa argiak ernal dezan. Neurriz izugarrizko obra bada ere, esanahiaz handiagoa da oraindik, [[kosmogonia]] oso bat bilbatu nahi baitu Txillidak, eguzkiaren eta ilargiaren, egunaren eta gauaren argian mendi barnera bilduz.
Hasierako igeltsu eta alabastroak, ondoren etorri den burdina, herdoila, denborak eta espazioak materiaren azalean duten eragina era poetikoan adierazten duena; hormigoia geroago, bere astuntasun pisutik libratua, baina orobat bere lakartasuna erakusten duela. Guztiak dira materia, errespetatu beharrekoa bai, baina birmoldatu beharrekoa orobat, geometriaren bidez. Lurrarekin ere esperimentatu zuen, [[terrakota]] eta [[Txamota|txamotarekin]], [[Lurrak (Txillida)|Lurrak]] sortan.
Ahalegin horrek jarri du Eduardo Txillida, mugaren eta topagunearen poeta, mende honetako eskultore handienen artean; gaurko eskulturagintzan erreferentzia puntu ezinbestekoa eta gure egunetako klasiko bakanetakoa da, modaren aldietatik urrun.
|