Gerardus Mercator: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Gerardus Mercator'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=185|arau-izenb=Errenazimentuko pertsona-izenak}}</ref>, ([[Kruibeke|Rupelmonde]], [[1512]]ko [[martxoaren 5]]a - [[Duisburg]], [[1594]]ko [[abenduaren 2]]a) [[flandria]]r geografoa, matematikaria eta kartografoa izan zen. [[Karlos Habsburgokoa]]ren agindupean aritu zen lanean. [[Flandes]]ko geografia aztertu zuen, eta Lurreko eta zeruko esfera bana egin zituen. Mundu osoko mapa bat ere egin zuen, itsasgizonek erabil zezaten, berak asmatutako proiekzio sistema bat baliatuz. Atlas bat egiten hasi zen ([[1585]]), geroago bere semeak argitaratu zuena ([[1594]]).
 
== Biografia ==
Rupelmonden sortu zen, [[Flandria|Flandrian]], Gerard Kremer izenez. Mercator abizenaren latinizazioa da, garaiko ohiturei jarraiki.
 
1534tik aurrera matematika, astronomia eta geografia ikasteari ekin zion, [[Gemma Frisius]] matematikariaren gidaritzapean. [[Gaspard van der Heyden]] grabatugilearekin grabatuak egiten ikasi zuen, mapak egiteko. Garaiko usadioaren kontra, mapetan ageri zen letra mota xinpletu eta ttipitu zuen, mapak irakurterrazagoak izan zitezen. Frisius eta van der Heyden irakasleekin lan egin zuen munduko mapa esferiko bat sortzeko 1536an. Beranduago, bakarka, Flandriako mapa zehatz bat egiten hasi zen, hiru urteren buruan bukatu zuena (''Exactissima Flandriae Descriptio).''
 
1544an herexia leporatu zioten protestanteekin tolerante izateagatik, eta zazpi hilabetez kartzelaratu zuten. 1552an [[Duisburg]]-era joan zen, kartograbia lantoki bat ireki eta europako mapa batean lan egitera (1554an bukatu zuen, eta sei panelez osatua zen). Matematika irakasten ere aritu zen. 1564an gorteko kosmografo izendatu zuen Gillermo Cléveris dukeak.
 
Mapak egiteko proiekzio berri bat landu zuen, itsasketan baliagarri izango zelakoan. Horrela sortu zuen [[Mercator proiekzioa]], 1564an.
 
[[Abraham Ortelius]] lehen atlas modernoa egitera bultzatu zuen, 1570ean aurkeztu zuena ''Theatrum Orbis Terrarum'' izenaz. Azken urteetan Merkator bera aritu zen [[atlas]] bat egiteko lanetan: 1585an aurkeztu zuen lehen liburukia. Bere lanaren izenburua honakoa zen: ''Atlas sive Cosmographicae meditationes de fabrica mvndi et fabricati figura'', eta mota honetako liburuak deskribatzeko "atlas" hitza erabili zen lehen aldia da. Atlasaren liburukiak prestatzen jarraitu zuen 1594an hil zen arte.
 
== Ikus, gainera ==