Pilotaleku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
Gaur egungo pilotalekurik ohikoena 10 metro garaiko pareta batez, biz edo hiruz osatua dago, eta neurri hauek izan ohi ditu: 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze. [[Ipar Euskal Herria]]n, pilotaleku ireki gehienek pareta bakarra dute.
 
Ezkerreko pareta luzeak ''ezker pareta'' du izena. Haren eskuinera dago pareta garrantzitsuena, ''[[frontis]]'' izenekoa. Frontisean, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago, ''txapa''; pilotariak pilota jo ondoren, pilotak xafla horren eta goialdeko beste xaflaren artean jo behar du, tantoa ona izango bada (pilotariak jotzen duenetik frontiseraino, ezker pareta besterik ezin du ukitu pilotak). Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiari ''errebote'' deitzen zaio.
 
Lurrean, beste bi marra daude, ''labur'' (edo ''motz'') eta ''luze'' (edo ''pasa'') izenekoak. Pilota sakatzen denean, bi marra horien artean egin behar du botea, ona izan dadin. Ezker pareta marra zenbakidunez beterik dago, frontisetik erreboterainoko distantzia adierazteko: [[koadroak]] dira. Koadroaren zenbakia zenbat eta handiagoa izan, frontisetik urrunago egongo da, eta errebotetik hurbilago.