Pilotaleku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
26. lerroa:
== Pilotaleku motak ==
{{Commons|Fronton place libre|Plaza}}
Gaur egun honako motak aurki daitezke:
 
* Plazak: pareta bat izaten dute, gutxienez. Batzuetan horri paralelo den beste pareta bat ere izaten dute, atzean. Pilotaleku hauetan laxoa, errebotea, eskua, gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, joko garbi eta zesta-punta modalitateetara jokatzen da.
* Ezker paretak: Aurreko paretaz gain, ezkerraldean pareta dutela da haien ezaugarri nabarmenena. Atzean beste pareta bat ere izan dezakete, baina eskuin aldea irekia izaten da. Estaliak edo irekiak izan daitezke. Luzeraren arabera hiru mota izan ohi dira:
:* 30 metrokoa: frontenisa eta gomazko pilotarein paleta jokatzen dira.
:* 36 metrokoa: pala motza, larruzko pilotarekin paleta, eta esku huskako pilota jokatzen dira.
:* 54 metrokoa: erremontea, pala eta zesta-punta jokatzen dira.
* Trinketeak: Lau paretaz inguaratuak izaten dira, eta ikusleak ezartzeko gune bat dute ezkerraldean, teilatutxo batez estalia. Frailea eta xiloa ere ezaugarri nabarmenak dira (aurreko paretaren eskuin aldean). Paletan gomazko pilotarekin, larruzko pilotarekiko paleta, esku huska, xarea eta pasaka jokatzen dira.
{{Commons|Fronton mur à gauche|Ezker pareta}}
{{Commons|Trinquete|Trinket}}