Txikipedia:Bioma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
 
==Biomen sailkapena==
Biomak baldintza klimatikoen arabera sailkatzen dira; izan ere, baldintza horiek eragin sendoa dute toki batean bizi diren izaki bizidunen ezaugarrietan. Bioma bakoitzak {{txp|landare}}, {{txp|animalia}}, {{txp|lurzoru}} eta klima mota homogeneoak (antzeratsukoak) izaten ditu. Hainbat elementu erabiltzen dira biomen ezaugarriak definitzeko: landaredi mota ({{txp|zuhaitz|zuhaitzak}}, {{txp|zuhaixka|zuhaixkak}} edo belarrak diren), hosto motak ({{txp|hostozabal|hostozabalak}}, {{txp|konifero|koniferoak}}), landareen sakabanaketa (basoa, {{txp|Sabana|sabana}}) eta klima.
 
Bioma berari izen ezberdina ematen zaio batzuetan tokiaren arabera. Esaterako, belardi, sabana eta sastrakadi epelak deituriko biomari {{txp|estepa}} deritzo {{txp|Asia}} erdialdean, {{txp|belardi}} {{txp|Ipar Amerika|Ipar Amerikan}}, eta {{txp|panpa}} {{txp|Hego Amerika|Hego Amerikan}}.