Erriberriko Errege Jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
53. lerroa:
Eraikin hau zen jauregi osoaren jatorrizko erdigunea. Erromatar garaiko oinarrien gainean eraikia, [[bisigodo]]ek hartu zuten VII. mendean eta [[Antso Azkarra]] erregeak bisitatu, Tibalt dinastiakoek ([[Tibalt I.a Nafarroakoa|Tibalt I.ak]] eta [[Tibalt II.a Nafarroakoa|Tibalt II.a]]k) guztiz eraberritu zuten arte XIII. mendean.
 
Jatorrian, erdiko [[patio]] baten inguruan egituratua zegoen. Behe solairuan "Gortearen Aretoa" zegoen ([[Nafarroako Gorteak|Nafarroako Gorteen]] batzartokia) eta solairu nagusian "Joana andrearen ganbera" eta "Ganbera luzea" (fatxadako leihoekin). Jauregi berria eraiki ondoren, eraikuntza hau zalditegi, bihitegi eta jantokietarako erabili zen.
 
[[Nafarroako konkista]]ren ondoren, erregeordeen egoitza izan zen urte batzuz. 1584an, Almazango markesak sarrera berria egin zion [[Filipe II.a Espainiakoa]]ren armarriarekin, egun oso hondatua dagoena. XIX. mendeko sutearen eta ondorengo [[arpilatze]]en ondoren, guztiz suntsituta utzi zuten, salbu-eta kanpo hormak eta dorreak. Egungo barnealdea osoki berria da, XX. mendeko bigarren erdialdean eraikia hotel bat ezartzeko.