«Autoantigorputz»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Autoantigorputzak''' [[gaixotasun autoimmune]]ekin zerikusia duten [[antigorputz]]ak dira, sortu dituen organismo beraren [[antigeno]]en aurka jarduten dutenak. Ondorioz, autoantigorputzek gorputzaren ehunak eta organoak kaltetzen dituzte.
 
Gizabanako osasuntsu batean, B [[B linfozito]]ek sortzen dituzten [[antigorputz]]ek kanpoko antigenoen aurka ([[mikrobio]] patogenoen aurka, alegia) edo [[zelula]] tumoralen aurka soilik jarduten dute. Gaixotasun autoimmunea duten gizabanakoengan, aldiz, autoantigorputzak daude, organismoaren zelulak kaltetzen dituztenak. [[Artritis erreumatoide]]a edo [[lupus eritematoso]] bezalako gaitzak, besteak beste, autoantigorputzek eragindakoak dira.
 
Autoantigorputzen sorrera eragiten duten kausak ezezagunak dira. Antza, joera genetikoak pisu handia dauka autoantigorputzen ekoizpenean eta gaixotasun autoimmuneen agerpenean, gaitza piztuko lukeen ingurugiroko faktore ezezagun batekin konbinatuta.
11.321

edits