«Guggenheim Bilbao Museoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
{{Sakontzeko|Puppy (eskultura)}}
[[Fitxategi:El Doggy, a sculture in front of the Guggenheim Museum in Bilbao.JPG|thumb|199x199px|Puppy, lorezko txakurkumea.]]
[[Fitxategi:Spider maman sculture 2014 - panoramio.jpg|thumb|[[Louise Bourgeois]]en ''[[Ama (Bilbo)|Ama]]'' armiarma erraldoia.]]
 
Museoaz gain, kanpoaldean konplexua osatzen duten osagaiak daude; esaterako, [[Puppy (eskultura)|Puppy]] txakurkumea, hamabi metroko altuera duena, Mazarredo Zumarkale parean. [[Jeff Koons]]<nowiki/>en sorkuntza da, printzipioz museoaren irekierarako sortua, baina gero, etengabe berrizturik eta zaindurik, geratu egin da.
 
Itsasadarreko gunean, [[Louise Bourgeois|Louis Bourgeois]]<nowiki/>en ''Mamma'' ([[Ama (Bilbo)|Ama]]) izeneko 10 metroko armiarma dago<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Ama - Museo Guggenheim Bilbao|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/guia-educadores/ama/|aldizkaria=Museo Guggenheim Bilbao|sartze-data=2018-08-31}}</ref>. Itsasadarraren alde berean, apur bat aurrerago hiriko erdialderantz, [[Ramón Rubial]]en estatua dago.
 
Museoaren aurrealde eta atzealdean, hau da, ekialde eta mendebaldean, bi aintzira txiki daude: aurrealdeko lakuak museoa eta itsasadarra elkartzea du helburu, eta horretarako zubi moduko bat eraiki zen bien artean. Zubi horrek beste elementu artistiko bat osatzen du, eta noizbehinka laino moduko bat ateratzen da zubiaren azpitik.