Rubén Ruiz Ibarruri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
Katalunian borrokatu zen errepublikanoen aldean, baina 1939. urtean, beste kataluniarrekin batera, Argèles-sur-Merreko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen irten zen kontzentrazio-esparrutik Sobietar Batasunera.
 
1941. urtean, [[Gerrako umeak|Gerrako umeen]] taldetik irtendako beste euskal gazte batzuekin, [[Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldea|Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldearekin]] bat egin zuen, hegazkinlaritza militarreko akademia batean. Baina ez zituen pilotu ikasketak amaitu eta infanterian egin zuen bat [[Armada Gorria|Armada Gorriarekin]]<ref name=":0">{{Cite aldizkari|hizkuntza=es|izenburua=|urtea=2010|abizena=De Madariaga Fernández|izena=Rafael|orrialdeak=106-116|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=|aldizkaria=Aeroplano, Revista de Historia Aeronáutica|alea=28|url=http://www.ejercitodelaire.mde.es/stweb/ea/ficheros/pdf/19656A6C517C1C8FC1257842004098EE.pdf}}</ref>.
 
1942. urtean alemaniarrek Stalingrad inguratu zuten ([[Stalingradeko gudua]]); setio horretan heriotza ekarri zioten zauriak hartu zituen Ruiz Ibarrurik. Sobietar Batasuneko kondekorazio gorena jaso zuen, Sobietar Batasuneko heroiarena.