Babes Zibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:CivilDefence.svg|thumb|280px|Nazioarteko Babes Zibilaren sinboloa.]]
[[Fitxategi:Air raid siren in Greece.jpg|thumb|Babes Zibilaren funtzio bat zerbait gertatzen denean alarma ematea da.]]
'''Babes Zibila''' edo ''Babes Zibila'' ia herrialde guztietan bertako gobernuen laguntzaz antolatzen diren ekintza multzoak dira. Helburua edozein larrialdiaren aurrean (uholdeak, lurrikarak, suteak, istripu larriak) herritarrak antolatzea da horien ondorioei aurre egiteko. Halaber, Babes zibila komunitate baten barruan helburu horrekin antolatutako pertsonak dira.<ref>https://www.babs.admin.ch/fr/verbund/auftrag.html</ref> Ofizialki [[1949]]ko [[abuztuaren 12]]an sortu zen, [[Genevako Ituna]]ren bitartez.
 
== Zer da Babes Zibila? ==
Babes Zibila zerbitzu publiko bat da. Herrietan antolatzen da eta tokian tokiko autoritate gorena alkatea da. Babes Zibileko zerbitzuaren helburua pertsona eta ondasunen babesa bermatzea da, arrisku kolektibo handiko, hondamen publikoko egoeran daudenean eta jendearen segurtasuna eta bizia arriskuan egon litekeenean; era berean oinarrizko zerbitzuen eta ohiko funtzionamenduaren eta bere metropoli-ingurunean eragina izan dezaketen arrisku naturalak eta teknologikoak gutxitzea ere helburu du.<ref>http://www.irun.org/proteccioncivil/quienessomos_2.aspx</ref>
 
== Historia ==
Babes Zibila [[1949]]ko [[abuztuaren 12]]an sortu zen, [[Genevako Ituna]]ren bitartez; bertako lehenengo protokolo gehigarrian, “Nazioarteko Gatazka Armatuen Biktimeen Babesa”, eta [[Gurutze Gorri]]aren lana nolabait osatzeko, definizio hau dago: Babes Zibila edo Defentsa Zibila ondoko kasuetan kaltetuentzako laguntzarako eta bizirauteko baldintzak sortzea da; kasuak hauek dira:
## Alarma Zerbitzua
## Ebakuazioa
## Babeslekuak prestatzea eta antolatzea
## Segurtasun neurriak ezartzea
## Salbamendu
## Osasun zerbitzuak, lehen sorospenak eta erlijio-laguntza barne
## Suteen aurkako borroka
## Inguru arriskutsuak bilatzea eta azaltzea
## Deskontaminazioa eta antzeko babes-neurriak
## Larrialdietan ostalekuak eta janaria ziurtatzea
## Kaltetutako lurraldetan ordena berreskuratzeko lanak
## Oinarrizko zerbitzu publikoak berrezartzeko neurriak
## Premiazko ehorzte zerbitzuak
## Bizirauteko oinarrizko ondareen babesa
## Helburu hauek betetzeko aktibitate osagarriak, planifikazioa eta antolaketa barne
## Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak harrapatzea
## Trafikoa antolatzea
 
[[1977]]ko [[ekainaren 8]]an, [[Geneva]]n, Protokolo Gehigarri bat sinatu zen.
 
== Babes Zibilaren ikurra ==
Babes Zibilaren nazioarteko ikurra Protokolo Gehigarriaren 66. artikuluan jaso zen. Hau da deskribapena: Triangelu ekilatero urdina atzealde laranja baten gainean.
 
=== Babes Zibila herrialdeen arabera ===