Hizkuntza estandar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
 
* Testuinguru formaletan, eta batez ere hezkuntza, administrazio eta hedabide handietan erabiltzen da.
*Kultur-ekoizpenetan presentzia nabaria du, literaturaren zati garrantzitsu bat hizkera honetan egina da.
* Hizkuntza bateko hiztun gehienentzat ulergarria da, eta mintzatu ere mintza dezakete.
* Gramatika, ortografia eta lexiko zehatz bat izaten dute, zuzentzat jotzen dena eta forma okerrak seinalatzen dituena.
* Aurrekoa arautzen duen autoritate bat izan ohi dute, hiztun gehienek behintzat zilegitzat onartzen dutena.
* Erakundeen nolabaiteko babesa izan ohi du, eta batez ere administrazioan eta hezkuntzan bere erabilera bultzatzen duenadute.
 
== Hizkeren estandarizazioa ==
22 ⟶ 23 lerroa:
Azkenik, hizkuntza estandarra hiztunengan hedatzeko mekanismoak ere beharrezkoak dira. Horregatik, askotan hizkuntza estandarren agerpena [[Estatu|estatu modernoen]] agerpenarekin batera gertatzen da. Izan ere, azken hauek kulturaren uniformizazioa ekarri ohi dute, tokian tokiko erakundeak bateratuz, hizkera administratiboa finkatuz eta hezkuntza ereduak ezarriz.
 
Estandarizazio prozesua goitik bultzatua ez den kasuetan, askotan [[Koine hizkera|Koiné hizkerak]] sortzen dira. Azken hauek hizkuntzaren barnean gertatzen diren hizkeren nahasketa eta homogeneizazioa dira, hizkera ezberdinetako jendeak elkarren artean dituen harreman ugari eta egonkorren ondorioz sortua. Azken horren adibide litzateke [[Garai helenistikoa|garai helenistikoan]] garatu zen grezieraren aldaera, [[Koiné]] deitua: batasun politikorik gabeko gune ezberdinetako biztanleek antzeko hizkera mintza zezaketen, mundu''[[lingua franca]]'' ezberdinengisa funtzionatzen zuena, gune haien hartean zen merkataritza eta kultura trukaketa handia zirela eta.
 
=== Euskararen estandarizazioa ===
{{sakontzeko|Euskara batua}}
Lehenago saiakera batzuk egon baziren ere, euskara estandarra, edo euskara batua, XX. mendean bihurtu zen hizkuntza estandar. Auzo erderekin konparatuz (frantsesa eta gaztelera) prozesu berria izan da, ez da ordea berriki estandarizatu den hizkuntza bakarra.
 
Euskara batua osatzeko, gramatikaren alorrean, gipuzkeraren aditza eta erdialdeko hiru euskalkietako aldaerak hartu ziren oinarritzat, gainerako euskalkien berezitasunak ere kontuan hartuz. Ortografia eredu bat ere finkatu zen, hitzen aldaera fonetikoak hedaduraren eta erroen arabera estandarizatuz. Lexikoari dagokionez, euskalki guztietako aldaerak onartzen ditu, erabileraren arabera forma batzuk hobesten diren arren.
 
Euskararen estandarizazioa Euskaltzaindiak gidatu duen prozesua da. Azpimarratzekoa da euskararen batasuna eraikitzeko prozesua ez dela guztiz bukatua, Euskaltzaindiak oraindik ere arauak eta gomendioak argitaratzen baititu.
 
== Ikus, gainera ==