Hizkuntza estandar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
6. lerroa:
 
Euskarari dagokionean, hizkuntza estandarra [[euskara batu]]a da.
 
== Hizkera estandarren ezaugarriak ==
 
* Testuinguru formaletan, eta batez ere hezkuntza, administrazio eta hedabide handietan erabiltzen da.
* Hizkuntza bateko hiztun gehienentzat ulergarria da, eta mintzatu ere mintza dezakete.
* Gramatika, ortografia eta lexiko zehatz bat izaten dute, zuzentzat jotzen dena eta forma okerrak seinalatzen dituena.
* Aurrekoa arautzen duen autoritate bat izan ohi dute, hiztun gehienek behintzat onartzen dutena.
* Erakundeen nolabaiteko babesa izan ohi du, batez ere administrazioan eta hezkuntzan bere erabilera bultzatzen duena.
 
== Hizkeren estandarizazioa ==
Hizkuntza baten forma estandarraren garapena modu ezberdinetan gerta daiteke. Alde batetik, tokiko hizkera bat estandartzat hartuz, eskuarki botere administratiboa den eremuan edo merkataritza gune garrantzitsuetan mintzatzen dena. Bestetik, hizkera ezberdinen ezaugarriak bateratuz ere osa daiteke hizkera estandarra. Batzuetan, iturri klasikoetara ere jotzen da hizkuntzaren zenbait aspektu estandarizatzeko.
 
Estandarizazio prozesuan hizkuntza horri dagozkion [[Gramatika|gramatikarengramatika]] eta, [[Lexiko|lexikoarenlexikoa]] finkatzeaeta [[ortografia]] burutzenfinkatzen dadira, eta batzuetan eredu [[Fonetika|fonetiko]] bat ere ematen da. Hau bi modutan gerta daiteke: arautegien bidez (gramatika arauak eta hiztegiak ezarriz) edo ereduzko testuak seinalatuz. Bi kasuetan, proposamen horiek autoritatetzat hartu behar ditu hiztun komunitateak estandarizazioa gertatuko bada. Seinalagarri da arautegi edo ereduak finkatuko dituen autoritatea mota askotakoa izan daitekeela; erakunde publikoak, itzal handiko norbanakoak...
 
Azkenik, hizkuntza estandarra hiztunengan hedatzeko mekanismoak ere beharrezkoak dira. Horregatik, askotan hizkuntza estandarren agerpena [[Estatu|estatu modernoen]] agerpenarekin batera gertatzen da. Izan ere, azken hauek kulturaren uniformizazioa ekarri ohi dute, tokian tokiko erakundeak bateratuz, hizkera administratiboa finkatuz eta hezkuntza ereduak ezarriz.