Hizkuntza estandar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
10. lerroa:
Hizkuntza baten forma estandarraren garapena modu ezberdinetan gerta daiteke. Alde batetik, tokiko hizkera bat estandartzat hartuz, eskuarki botere administratiboa den eremuan edo merkataritza gune garrantzitsuetan mintzatzen dena. Bestetik, hizkera ezberdinen ezaugarriak bateratuz ere osa daiteke hizkera estandarra. Batzuetan, iturri klasikoetara ere jotzen da hizkuntzaren zenbait aspektu estandarizatzeko.
 
Estandarizazio prozesuan hizkuntza horri dagozkion [[Gramatika|gramatikaren]] eta [[Lexiko|lexikoaren]] finkatzea burutzen da, eta batzuetan eredu [[Fonetika|fonetiko]] bat ere ematen da. Hau bi modutan gerta daiteke: arautegien bidez (gramatika arauak eta hiztegiak ezarriz) edo ereduzko testuak seinalatuz. Bi kasuetan, proposamen horiek autoritatetzat hartu behar ditu hiztun komunitateak estandarizazioa gertatuko bada. Seinalagarri da arautegi edo ereduak finkatuko dituen autoritatea mota askotakoa izan daitekeela; erakunde publikoak, itzal handiko norbanakoak...
 
Azkenik, hizkuntza estandarra hiztunengan hedatzeko mekanismoak ere beharrezkoak dira. Horregatik, askotan hizkuntza estandarren agerpena [[Estatu|estatu modernoen]] agerpenarekin batera gertatzen da. Izan ere, azken hauek kulturaren uniformizazioa ekarri ohi dute, tokian tokiko erakundeak bateratuz, hizkera administratiboa finkatuz eta hezkuntza ereduak ezarriz.