Hizkuntza estandar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Hizkuntza estandarra''' [[komunitate (argipena)|komunitate]] batean aski zabaldua eta era formalean nagusia den [[hizkuntza]]ren aldaera edo [[hizkera]] da, hezkuntzan, hedabideetan eta administrazioan gehien erabiltzen dena. Normalean, hizkuntza estandarrak ortografia eta gramatika arau finkatuak ditu, nolabaiteko autoritate batek proposatuak eta hiztun gehienek egoera formaletan bederen jarraitu ohi dituztenak.
 
Hizkuntza estandarra [[Dialekto|tokiko hizkerari]] kontrajartzen zaion arren, aipatu beharrekoa da askotan hizkuntza estandarrek tokiko hizkeretan dutela jatorria, hau da, estandarizazio prozesu bat burutu duten tokiko hizkuntzak direla, askotan merkatal eta administrazio zentruetan mintzatuak zirenak.
7. lerroa:
Euskarari dagokionean, hizkuntza estandarra [[euskara batu]]a da.
 
== Hizkeren estandarizazioa ==
Hizkuntza baten forma estandarraren garapena modu ezberdinetan gerta daiteke. Alde batetik, tokiko hizkera bat estandartzat hartuz, eskuarki botere administratiboa den eremuan edo merkataritza gune garrantzitsuetan mintzatzen dena. Bestetik, hizkera ezberdinen ezaugarriak bateratuz ere osa daiteke hizkera estandarra. Batzuetan, iturri klasikoetara ere jotzen da hizkuntzaren zenbait aspektu estandarizatzeko.
 
Estandarizazio prozesuan hizkuntza horri dagozkion [[Gramatika|gramatikaren]] eta [[Lexiko|lexikoaren]] finkatzea burutzen da, eta batzuetan eredu fonetiko bat ere ematen da. Hau bi modutan gerta daiteke: arautegien bidez (gramatika arauak eta hiztegiak ezarriz) edo ereduzko testuak seinalatuz. Bi kasuetan, proposamen horiek autoritatetzat hartu behar ditu hiztun komunitateak estandarizazioa gertatuko bada. Seinalagarri da arautegi edo ereduak finkatuko dituen autoritatea mota askotakoa izan daitekeela; erakunde publikoak, itzal handiko norbanakoak...
 
Azkenik, hizkuntza estandarra hiztunengan hedatzeko mekanismoak ere beharrezkoak dira. Horregatik, askotan hizkuntza estandarren agerpena [[Estatu|estatu modernoen]] agerpenarekin batera gertatzen da. Izan ere, azken hauek kulturaren uniformizazioa ekarri ohi dute, tokian tokiko erakundeak bateratuz, hizkera administratiboa finkatuz eta hezkuntza ereduak ezarriz.
 
Estandarizazio prozesua goitik bultzatua ez den kasuetan, askotan [[Koine hizkera|Koiné hizkerak]] sortzen dira. Azken hauek hizkuntzaren barnean gertatzen diren hizkeren nahasketa eta homogeneizazioa dira, hizkera ezberdinetako jendeak elkarren artean dituen harreman ugari eta egonkorren ondorioz sortua. Azken horren adibide litzateke [[Garai helenistikoa|garai helenistikoan]] garatu zen grezieraren aldaera, [[Koiné]] deitua: batasun politikorik gabeko gune ezberdinetako biztanleek antzeko hizkera mintza zezaketen, mundu ezberdinen hartean zen merkataritza eta kultura trukaketa handia zirela eta.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Hizkuntza ofizial]]
{{hizkuntza zirriborroa}}