Jules Verne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Irudia txertatu
No edit summary
25. lerroa:
 
Hurrengo urteetan lan eskerga egin zuen idazten, baina aukera izan zuen bidaiatzeko ere, umetako ametsa betez. Horrela, [[1867]]<nowiki/>an, Amerikara joan zen anaiarekin «Greant Eastern» itsasontzian; 1880an, itsas bidaia egin zuen Mediterraneon zehar, Saint Michel III bere ontziaz (lehenago beste bi izan zituen: Saint Michel eta Saint Michel II); 1881ean, Ipar itsasoan eta Baltikoan barrena ibili zen; eta 1884an, Mediterraneon berriz ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Jules Verne - Mikel Strogoff|url=https://www.armiarma.eus/unibertsala/verne/|aldizkaria=www.armiarma.eus|sartze-data=2019-07-18}}</ref>
 
<br />
 
=== Oinazeak eta politika ===
Helduaroan, zorigaitzak jasan behar izan zituen. Bere semea Michelek buruhauste ugariak eman zizkionzizk<nowiki/>ion, eta, beste neurrien artean, zentzategi batean sartu zuen denbora batez. 1886an, beste gazte batek ere, hain zuzen, bere iloba Gastonek, oinaze handia eragin zion: burutik nahastuta, pistola batez tiro egin zion, eta herren utzi zuen bizitza guztirako. Urte horietan, bereziki mingarriak izan ziren galerak jasan zituen, gertuko pertsona hauek hil baitzitzaizkion: Parisen bisitatzen zuen emakume bat (1885), Jules Hetzel (1886) eta ama, Sophie (1887). Horregatik guztiagatik, tristuran murgildu zen, eta hortik aurrerako lanetan sentimendu hori isladatu zen.<ref name=":0" />
 
Askoren harridurarako, 1888an, Amiens udaleko kontseilurako aurkeztu zuen bere burua, eta hautatua izan zen 1888, 1892, 1896 eta 1900 urteetan. Urte horietan, bere lanean nabarmendu zen, eta jardun horrek lagundu zion azkeneko urteetako malenkonia uxatzeko. Izan ere, gogorra zen Vernerentzat ikustea kritikak ez zuela bere lana aintzat hartzen. <ref name=":0" />