Gambia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
57. lerroa:
1965ean lortu zuen independentzia Gambiak, eta 1970. urtean errepublika bihurtu zen; [[Dawda Jawara|Sir Dawda Kairaba Jawara]] izan zen lehendabiziko lehendakaria. 1980 inguruko urteetan, turismoarekin batera, prostituzioa eta droga trafikoa zabaltzen hasi ziren Gambian, eta oposizio musulman antolatua sortu zen orduan. 1981ean, Jawara lehendakaria kargutik kentzeko, haren ordez islamiar erregimen iraultzailea ezartzeko eta horrekin ustelkeria ofiziala amaitzeko ahalegina egin zuten musulman batzuek. Senegalgo gudarosteak esku hartu zuen, eta matxinada zapaldu zuen. Izan ere, Gambiaren eta Senegalen artean konfederazio bat ([[Senegambia]]) eratzeko asmoa zegoen lehenagotik, eta estatu-kolpeak asmo hori lehenago gauzatzea eragin zuen.
 
Senegambia 1982ko otsailean sortu zen ofizialki. Konfederazioaren buru [[Abdou Diouf]] jarri zuten, Senegalgoa bera, eta, hari laguntzeko, ministro-kontseilu konfederatu bat eta bi nazioetako kideez osatutako legebiltzarra eratu ziren. Herrialde bakoitzak bere ezaugarriak eta barne-antolaketa gorde zituen, hala ere. 1985. urteaz gero, Gambia bi herrialdeen arteko loturak sendotzeko eta elkar babesteko hitzarmenak ez sinatzen eta ez betetzen hasi zen. Aitzitik, 1989an elkar babesteko hitzarmen bat egin zuen Nigeriarekin, herrialdearen defentsa ziurtatzeko eta aldi berean Senegaletik aldentzeko. Hitzarmen horrek, berez, Senegambiari uko egitea esan nahi zuen. 1991ko maiatzean Gambiak eta Senegalek beren arteko harremanak oneratzeko lehen urratsak egin zituzten, elkarren laguntzarako hitzarmen bat sinatuz. 1993an gobernuak nazioa adiskidetzeko neurriak hartu zituen; besteak beste, [[amnistia]] ematea onartu zuen erregimena erorarazten saiatu zirenentzat.
 
1994ko uztailean, militarrek estatu-kolpea jo zuten. Dawda Jawara lehendakaria Senegalera erbesteratu zen. 1996an, abuztuan, konstituzio berria onartu zen. Gobernua bere gain hartu zuen militarren kontseiluko lehendakariak, Yahya Jammeh tenienteak, estatuaren politika onbideratzeko lehen urrastzat hartu zuen konstituzio hura. 1998an buruzagi musulman ugari atxilotu zituzten, eta 1999an oposizioaren buru Ousainou Darboek adierazi zuen gobernuak bere alderdiko kideak atxilotu zituela eta demokrazia hura lege gezurtietan oinarritua zela.