Emilio Mola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
1930eko otsailean, [[Primo de Riveraren diktadura|Primo de Rivera]]<nowiki/>ren diktadura erori eta berehala, Segurtasuneko zuzendari nagusi aukeratu zuten, eta polizia lanari heldu zion. Buru-belarri aritu zen langile eta ikasle borrokak zapatzen Marokon tribuak zapaldu zituen modu berean. Istiluen Kontrako Eskuadroia sortu zuen horretarako, entrenamendu fisiko handiko eta armaz ondo hornitutako taldea, baita espioitza sare konplexu bat eratu ere (''Sección de Investigación Comunista''). Horien zereginetako bat oposizioko taldeetan infiltratuak sartu eta probokatzaile aritzea zen; 1936an, artean, indarrean zen.<ref>Preston, P. 2012, 37. or.</ref>
 
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]n preso hartu zuten [[1932]]ko [[José Sanjurjo|Sanjurjo jeneralaren]] altxamenduarekin lotuta zelakoan. Hala ere, [[1933]]an [[amnistia]] lortu eta [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularrak]], [[Casares Quiroga]]k, [[1936|1936ko]] martxoan, [[Nafarroa]]ko Gobernadore Militar izendatu zuen, Madrildik urrunduta ahalegin kolpista zapuztuko zuelakoan eta karlistekin bat egingo ez zuelakoan. Aldiz, eutsi egin zien bere polizia sareko harremanei eta, Iruñera heldu berritan, Nafarroako funtzionarioek harremanetan jarri zuten Felix Maizekin, bertako negozio gizon fanatizatu bat, eta karlistekiko lokarria. Biak ere ados ziren "espainiartasunaren kontrako indarrak" bat egiten ari zirela, tartean zirela juduen eta masoien ustezko erasoa.<ref>Preston, P. 2012, 118-119. or.</ref>
 
Ekainean, buruzagi karlistak Molarekin batzartu eta matxinatzeko proposamena eta parte hartzeko baldintzak eman zizkioten: besteak beste, bi koloreko espainiar bandera ezartzea.[[1936]]ko [[uztailaren 17]] eta [[uztailaren 18|18ko]] altxamenduaren zuzendaria izanik, [[uztailaren 19]]ra arte itxaron zuen [[Iruñea]]n gobernuaren kontra altxatzeko. Altxamendua [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] bihurtu eta [[Francisco Franco]]ren agindupean, Mola Iparraldeko Armadaren Agintari bihurtu zen.