Ramón Franco: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
Nicolas Franco Salgado-Araujo eta Pilar Bahamonderen 4 semealabetako bat izan zen eta [[Francisco Franco]] diktadorearen anaia.
 
[[1926]]ko [[urtarrilaren 22]]an [[Plus Ultra]]ren hegaldian hartu zuen parte, espainiar abiazioaren lorpen handienetako bat izan zenean, [[Palos de la Frontera]]tik ([[Huelva]]) [[Buenos Aires]]eraino ([[Argentina]]) 51 ordutan joanez. Ez zen lehenengoa izan [[Ozeano Atlantiko|Atlantiar ozeanoa]] zeharkatzen, [[1922]]an Gago Coutinho eta Sacadura Cabral portugaldarrak [[Lisboa]]tik [[Rio de Janeiro]]ra joanak baitziren, baina bai hartu zion aurrea [[Charles Lindbergh]] estatubatuarrari, hurrengo urtean egingo baitzuen honek [[New York]] [[Paris]] hegaldia.
 
[[1928]]an munduari bira emateko proiektuari ekin zion. Baina oraingo honetan, ''Numancia'' (horrela deitu zitzaion proiektuari) porrot handi bat izan zen. Egia esan, aldaketa sakonak izan ziren: munduari bira zena, ozeanoa zeharkatuko zuen joan-etorri batean bukatu zuen eta desadostasunak ezin ziren itzali. Ezkutuko proba batean, Ramon Franco eta bere lagunak Atlantikoan galduta egon ziren [[1929]]ko [[uztailaren 22]]tik [[uztailaren 29|29]]ra. Errekatatu zituztenean, jendetza izugarri baten txaloak jaso zituzten eta [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII]].ak bere jauregira gonbidatu zituen. Hala ere, jendaurrean horrela bazen ere, erritak eta gaitzespenak ez ziren gutxi izan atzean, hegazkina arriskuan jarri zutelako.
 
[[1930]]ean monarkiaren aurka altxatu zen, baina Erret Jauregiaren gainean zebilenean bonbak bota nahian, damutu egin zen, zibilak zaurituko zituela eta. Lisboara erbesteratu zen.