Bigarren Boer Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
27. lerroa:
'''Bigarren Boerren Gerra''' ({{lang-en|Second Boer War}}, {{lang-af|Tweede Vryheidsoorlog}}, hitzez hitz «Bigarren Askapen Gerra») edo '''Bigarren Anglo-boerren Gerra''' 1899 eta 1902 artean [[hegoaldeko Afrika]]n izandako gatazka izan zen.
 
[[Britaniar]]rek [[1879]]an Zululandia menperatu zuten. Orduan, [[1886]]an, [[urre]]a aurkitu zuten boerren lurraldean. [[Johannesburgo|Johannesburgen]] populazioa 100.000 biztanlera iritsi zen [[1890eko hamarkada]]ren erdirako. Boerren errepublikak milaka atzerritar (''uitlanders[[uitlander]]s''), bai txuri eta beltz, aurkitu zituen bere baitan. Boer andana, gainera, kinka ekonomiko larrian zegoen, eta soldata irabazleek (batik bat beltzek) sumintzen zituzten.
 
''Uitlanders'' horiek ez zeukaten eskubide politikorik, eta, horien aldarrikapenean, matxinadak suertatu ziren. [[Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua|Erresuma Batuari]] laguntza eskatu ohi zitzaion. Meategien balio itzelak inperialista britaniarrak erakarri zituen ezinbestez. [[1895]]ean, Leander Starr Jameson buru zuen talde bat boerren lurraldera sartu zen matxinada bat sortzeko eta britaniarren agintea eramateko. Boerren agintariek bortizki amaiarazita ''[[Jameson Raid]]'' izeneko matxinada horrek porrot egin bazuen ere, [[Lurmutur Hiria|Lurmutur Hiriko]] gobernuaren babesa zeukan susmoa hartu zuen [[Paul Kruger]]rek.