Erriberriko Errege Jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
100. lerroa:
"Joiosa Guardaren dorrea" ere esaten zaio ([[frantses]]ezko ''Joyeuse Garde'' esapidetik, euskaraz "Zaintza Alaia"), soldaduak zaintzan zeudelarik edaten, [[dado]]tan edo kartetan pasatzen baitzuten denbora. Egundaino gorde den leihoko [[trazeria]]k ''Betiereko begizta'' irudikatzen du, Karlos III.aren ikurretako bat.
 
====Lau haizeenHaizeen dorrea====
"Lau haizeen dorrea" lau aldeetara irekita dagoen dorrea da, hiru behatoki edo leiho gotiko handi dituena. Horregatik "Tres finestras dorrea" ere esaten zaio ("leiho" [[erromantze]]z finestra). Dorreko behatoki horietan jarriak, errege-erreginak eta [[aitoren seme]]ek jauregiaren kanpoaldeko zelaigunean egiten ziren ikuskizunak ikusten zituzten, hala nola [[zezenketa]]k, [[justa]]k, [[torneo]]ak eta [[pilota|pilota joko]]ak. [[Ganga]]ren [[giltzarri]]an Nafarroa-Evreuxko armarria dago, jauregiko eta herriko beste hainbat tokitan bezala.
 
Hasieran, pasabide estu batek (estalia, beharbada) lotzen zituen Taiala dorrea eta Lau Haizeena. XVI. mendean [[kontrahorma]]k eta arku sendo batzuk gehitu zizkioten dorreei haiek indartzeko.
 
====Uharkaren dorrea====
====Hiru koroen dorrea====