Txikipedia:Zuhaitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Banner|Goëngarijpsterpoelen (Frysk) Goaiïngarypster Puollen (d.j.b.) 22.jpg}}
[[Fitxategi:Sequoiadesdeabajo.jpg|300px400px|thumb|<center>Gasteizko sekuoiarik garaiena.]]
'''Zuhaitza''' {{Txp|landare}} luze bat da, zurezko zurtoina eta adarrak dituena. Lurrean dauden tamaina handieneko landareak dira. Oro har, 3 metrotik gorakoak hartzen dira zuhaiztzat; hori baino gutxiago haztera iristen direnei, aldiz, {{Txp|zuhaixka}} deitzen zaie.
 
Adituen arabera, 100.000 zuhaitz {{Txp|Espezie|espezietik}} gora daude; eta zuhaitzak munduan diren landare guztien % 25 inguru dira. Zuhaitz-espezie horietatik guztietatik gehienak gure planetako inguru {{Txp|Tropiko|tropikaletan}} bizi dira; baina, hala ere, zuhaitzak klima eta ingurune gehienetara egokitu dira. {{Txp|Baso|Basoetan}} eta antzeko naturagunetan ikus ditzakegu, baina baita hiriguneetan ere, {{Txp|Hiri|hirietako}} kale eta parkeetan.
 
==Zuhaitzen atalak==
Itxura eta tamaina askoko zuhaitzak daude, baina denek honako atal edo zati hauek dituzte:
* '''Sustraiak''': lurpeko zatia, zurtoinaren aurkako noranzkoan hazten dena. Zuhaitz bakoitzak sustrai ugari izaten ditu. Lurretik {{Txp|Elikagai|elikagaiak}} eta ura hartzeko eta lurrari lotzeko balio diote zuhaitzari.
* '''Enborra''': sustraien eta adar nagusien artean gertatzen den zurtoinaren zatia; zurezkoa, luzea, lodia eta gogorra da. Gehienetan, azal sendo batez estalita egoten da, zuhaitza babesteko.
* '''Adarrak''': lurretik halako altuera batean, enborretik ateratzen diren besoetako bakoitza. Txikiagoei '''adaxka''' ere deitzen zaie.
* '''Hostoak''': batez ere adarretan sortzen den zatia, xafla berde baten itxura duena; landarea elikatzeko beharrezkoa den {{Txp|Fotosintesi|fotosintesia}} egiteko gaitasuna dute, eta horregatik egoten dira zuhaitzaren goiko zatian, ahalik eta eguzki-argirik gehien hartu ahal izateko. Gainera, zuhaitzen {{Txp|Ugalketa|ugalketan}} ere parte hartzen dute. Zuhaitz batzuek hosto erorkorrak dituzte, {{Txp|Udazken|udazken}} edo {{Txp|Negu|neguan}} erortzen direnak ez izozteko, eta udaberrian berriro ateratzen direnal; beste batzuek, berriz, hosto iraunkorrak dituzte, urte osoan berde egoten direnak eta etengabe berritzen direnak.
 
==Zuhaitzen sailkapena==
Zuhaitzen artean, mota oso desberdinak daude, itxurari, hostoei, azalari eta organuei begiratzen badiegu. {{Txp|Botanika|Botanikariek}}, landareak aztertzen dituzten adituek alegia, irizpide desberdinak erabiltzen dituzte zuhaitzak sailkatu edo taldekatzeko.
 
===Ugalketaren arabera===
Hiru modu nagusi daude zuhaitzak {{Txp|Ugalketa|ugaltzeko}}:
* '''Hazien bidez''': zuhaitz gehienak hazien bidez ugaltzen dira; hau da, {{Txp|Lore|loreak}} eta {{Txp|Fruitu|fruituak}} ematen dituzte, zuhaitzen ugalketa-organoak, alegia; eta fruitu horiek duten atal bat, hazia, da landare berri bat sor dezakeena. Hauen artekoak dira {{Txp|fruta-arbola}} guztiak, adibidez.
* '''Pinaburuen bitartez''': {{Txp|Konifero|koniferoen}} motako zuhaitzak ere ugaltzen dira hazien bidez, baina hazi horiek {{Txp|Pinaburu|pinaburuetan}} sortzen zaizkie, ez baitute lorerik ematen. Pinuak, izeiak, alertzeak eta altzifreak dira mota honetakoak.
* '''Esporen bidez''': zuhaitz batzuek (bai eta beste landare batzuek ere) ugaltzen-gorputz txiki-txiki batzuk izaten dituzte, gehienetan zelulabakarrak, eta horiek lurrera erortzen direnean beste landare edo zuhaitz bat eratzeko ahalmena dute. Iratze zuhaizkarak deitzen dira era honetakoak.
 
===Hostoen iraupenaren arabera===
Sailkapenik ohikoena izaten da. Izan ere, zuhaitz batzuek urte osoan izaten dituzte hosto berdeak, baina beste batzuek, berriz, hostoak udazkenean galdu eta udaberrian berritzen dituzte. Horren arabera, ondoko bi mota hauek bereizten dira:
* '''Hostoerorkor edo kaduzifolioak''': udazkenean (klima epelean) edo urtaro lehorrean (klima tropikalean) hostoak galtzen dituzten zuhaitzak dira. Gure inguruko ezagunenak {{Txp|Gaztainondo|gaztainondoa}}, {{Txp|Haritz|haritza}}, {{Txp|Lizar|lizarra}}, {{Txp|Pago|pagoa}} edo {{Txp|Urki|urkia}} dira.
* '''Hostoiraunkorrak''': udazkenean hostoak ez zaizkie erortzen eta, gainera, urte osoan hosto berdeak izaten dituzte. Zuhaitz hauek gutxinaka-gutxinaka aldatzen dituzte hostoak; urtean zehar, hosto zaharrenak bakarrik galtzen dira, baina berrienek denbora luzez jarraitzen dute, hainbat urte, alegia. Horregatik, zuhaitz hauek ez dira inoiz biluzik agertzen, hau da, hostorik gabe. Hauen artekoak dira {{Txp|Zedro|zedroa}}, {{Txp|mimosa}}, {{Txp|Gurbitz|gurbitza}}, {{Txp|Olibondo|olibondoa}} edo {{Txp|Artelatz|artelatza}}.
{{Ba al dakizu?
|<center>Zuhaitz batzuk denbora oso luzez egon daitezke bizirik. Gaur egun bizirik dagoen zuhaitzik zaharrenak ia 5.000 urte ditu; Matusalen izena ipini diote eta {{Txp|Kalifornia|Kalifornian}} dago, {{Txp|Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan}}.<br>
Bestalde, oso garaiak ere izan daitezke: zuhaitzik garaienak 115 m ditu, eta hau ere Kalifornian dago. Sekuoia bat da eta Hyperion izena ipini diote.<center>}}
 
==Erabilerak==
[[Fitxategi:The Redwood National and State Parks along the coast of northern California LCCN2013632735.tif|350px|thumb|ezkerrera|<center>Kaliforniako sekuoiak.]]
Gizakiek helburu askotarako erabiltzen dituzte zuhaitzak. Adibidez, eraikuntzak eta altzariak egiteko, edo erregai bezala (egurra), berotzeko edo janaria prestatzeko. Bestetik, papera ateratzen da zenbait zuhaitzen zur-zuntzetatik. Fruta-arbolek gizakiok jaten ditugun fruituak ematen dizkigute.
 
Gainera, oso garrantzitsua da gogoratzea zuhaitzek airea garbitu egiten dutela, {{Txp|Karbono dioxido|karbono dioxidoa}} xurgatzen dutelako, eta {{Txp|Oxigeno|oxigenoa}} isurtzen dutela, guztiz beharrezkoa gizakiok eta animaliek arnasteko eta bizi ahal izateko.