Ezequiel Ávila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Luis Ezequiel Ávila''' (Rosario, Santa Fe, Argentina, 1994ko otsailaren 6a) argentinar futbol jokalaria da. Iruñeako Osasuna taldean jokatzen du gaur egun, erdi-aurrelari ed...»
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Luis Ezequiel Ávila''' ([[Rosario]], [[Santa Fe]], [[Argentina]], [[1994|1994ko]] [[Otsailaren 6|otsailaren 6a]]) argentinar futbol jokalaria da. [[Iruñea|Iruñeako]] [[Osasuna futbol kluba|Osasuna]] taldean jokatzen du gaur egun, erdi-aurrelari edo ezker hegaleko jokalari gisa.
 
== Ibilbidea ==
Argentinako [[Tiro Federal]] taldeko harrobian hazi zen. Beheko kategoria guztiak gainditu zituen, baina urte bateko parentesiarekin, 2010ean [[Reial Club Deportiu Espanyol|Espanyolera]] joan baitzen utzita. Handik bueltan, oraindik 16 urte besterik ez zituelarik, lehen taldera igo zen, eta 5 urte eman zituen han, 2015. urterarte. Bertan 49 partidu besterik ez zituen jokatu hala ere, eta 7 gol sartu. 2015ean, etxea uztea erabaki zuen, eta [[Club Atlético San Lorenzo de Almagro|San Lorenzoko]] jokalaria izan zen 2019rarte, nahiz eta azken bi urteak [[Sociedad Deportiva Huesca|Huescan]] utzita egon. Lehen bi urte horietan 20 partidu jokatu zituen, baina ez zituen aukera horiek ongi aprobetxatu, gol bat besterik ez baitzuen erdietsi. Hori bai, Huescara eraman zuen lagapena emankorra izan zen, 69 partidutan 20 gol sartu zituen eta, lehen denboraldia [[Espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailan]] eta bigarrena [[Espainiako futbol ligako lehen maila|lehen mailan]]. Ondoren San Lorenzora itzuli zen, baina [[Osasuna futbol kluba|Osasunaren]] interesa azaldu zen, eta honek 2,7 milioi [[euro]] ordaindu zituen jokalariarengatik.