Gero (Axular): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
30. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
[[Euskal literatura]]ren historian lehen prosazko liburu original argitaratua da. [[Joanes Leizarraga|Joannes LeizarragarenLeizarragak]] eginiko Bibliaren itzulpena eta [[2004]]an aurkitu ziren [[Joan Perez Lazarraga|Lazarragaren]] testu laburrak alde batera utzirik<ref>{{Erreferentzia|abizena=kizkitza|izenburua=Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai — Igartubeiti Baserria|hizkuntza=eu|url=http://www.igartubeitibaserria.eus/eu/albisteak/euskaraz-argitaratutako-lehen-liburua-ikusgai|sartze-data=2019-06-04}}</ref>, ''Gero'' dugu euskarazko lehen liburu mardula. Euskal idazle klasikoek, [[Iparralde]]koek nahiz [[Hegoalde (argipena)|Hegoaldekoek]], euskal maisulan gisan goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da. Euskal idazle klasikoek, [[Ipar Euskal Herria|Iparraldekoek]] nahiz [[Hego Euskal Herria|Hegoaldekoek]], euskal maisulantzat goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da. [[XIX. mendea]]n [[Pedro Antonio Añibarro]]k [[bizkaiera]]ra itzuli zuen liburua ia osorik; beraz, Axularren ospeak bizkaierazko literaturan ere eragina izan zuen, bai zuzenean, bai Añibarroren itzulpenaren bidez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pedro Antonio Añibarro: Geroko Gero|url=https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/A/AnibarroGero003.htm|aldizkaria=klasikoak.armiarma.eus|sartze-data=2019-06-04}}</ref>.
 
Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen, [[1643]]an.<ref name="Auñamendi Eusko Entziklopedia: Agerre Azpilkueta, Pedro">{{Erreferentzia | izenburua=Agerre Azpilkueta, Pedro | hizkuntza=eu | url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/agerre-azpilkueta-pedro/ar-6754/ | aldizkaria=Auñamendi Eusko Entziklopedia | sartze-data=2019-06-04}}</ref> Inongo mistikarik gabe, irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du: Kristauari zeinen arriskutsu izan dakiokeen arimaren zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti ''gerotik gerora luzamendutan ibiltzea''. Liburuaren gai nagusia «gero dioenak bego dio» atsotitzarekin laburtzen delarik, hori ez da izan, noski, kritikoek maisulan gisa hartzeko arrazoia, ezpada Axularren estilo bizi eta aldi berean landuagatik.
45. lerroa:
1964. edizioa elebiduna da eta [[Donostia]]n inprimatu zen 1643ko jatorrizkoari jarraiki. Itzulpena Aita [[Luis Villasante]]k egin zuen. Axularren lana Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroara ere hedatu zen nahiz eta lapurtarrez idatzita egon.
 
[[1820]]an, [[Aita Añibarro]]k bizkaierazko bertsioa egin zuen baina ez zen argitaratu. [[Euskal-Esnalea]] delakoan hasi zen gipuzkerazko bertsioa ematen 1909an, baina hau ere lehenengo kapituluetan amaitu zen. Gaur egun ''Gero'' balio handiko liburutzat jotzen da eta aipagarria da edizio elebiduna Aita Luis Villasanteren hitzaurre batekin hornitzen dela. Axular eta bere obra goitik behera aztertzen da bertan. 1988an Euskaltzaindiak faksimile bat argitaratu zuen 1643an Bordelen argitaratutakoan oinarritua.<ref name="Auñamendi Eusko Entziklopedia: Agerre Azpilkueta, Pedro" />
 
== Sarrera ==