Tierras Altas (Soria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
97. lerroa:
La Laguna herriko etxe partikular batean ikertzaileek aurkitu zuten hilarri bat “Antestius Sesenco” baten oroimenez eraikia, zeina bizi baitzen Kristo ondoren I edo II. mendean. Hilarriak bi eremu ditu, goian testua eta behean zezen bat. Beheko partearen zati bat galduta dago, eta ertzak ukituta daude. Beheko partean antzematen da zezenaren bizkarraldea, Antestius gaztearen idealizazio sinbolikoa, hura 20 urterekin hil baitzen (AN XX).
 
Ikertzaileek eman zuten hilarriaren berri Salamankako kongresu batean, eta bertan ikertzaile euskaldun batek ohartarazi zituen izenaren bigarren zatia, “Sesenco”, ez zela ez zeltera, ezta latina ere, baizik eta aitzineuskara, eta antz handia duela gaur egungo “zezenko” hitzarekin, “zezen gaztea” euskaraz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai&sarrera=zezenko|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2019-08-20}}</ref> Ohar hark zabaldu egin zuen ikertzaileen ikerketa-eremua, handik aurrera, arreta berezia jarri baitzieten hilarri haietan agertutako izen indigenei. Batzuk aurkitu dituzte: Onse, Onso, Oandissen, Agirseno, Arancis, Sesenco, Lesuridantar eta Velar-thar.
 
Ikertazileen iritzian, aitzineuskararen aztarna horiek lotuta egon litezke orain bi mila urte, udako bazkaleku oparo bila Errioxa aldetik Tierras Altas inguruetara joaten ziren ganaduzale baskoiekin. Haietako batzuk bertakotu egingo ziren, eta hildakoan, beraien jatorriaren seinaleak agertu ziren familiartekoek egindako hilarrietan, latinezko mezu eta sinboloekin batera. Bada beste hipotesi bat baskoien eta aitzineuskararen arrastoak azaltzeko, zeinaren arabera, Ponpeiok garaitu zituen baskoiak eta behartu zituen orduko Tierras Altas haiek birpopulatzera.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Están las raíces del euskera en Tierras Altas?|hizkuntza=es|url=http://www.heraldodiariodesoria.es/noticias/cultura/estan-raices-euskera-tierras-altas_119982.html|aldizkaria=Heraldo-Diario de Soria|sartze-data=2019-08-19}}</ref>