T linfozito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
== T linfozitoak eta minbizia ==
 
Immunitate-sistemak funtsezko zeregina burutzen du [[minbizi]]aren prebentzioan, [[NK zelula|NK zelulen]] eta T linfozitoen bidez (zelula hauek minbizidun zelulak ezagutu eta suntsitzen baitituzte). [[Tumore]] baten zelulek zelula normaletan agertzen ez diren azaleko antigenoak dituzte. Immunitate-sistemak antigeno horiek arrotzatzat hartzen ditu eta antigeno horiek dituzten zelulei eraso egiten die. Erasotzeko erabiltzen dituen elementuak [[makrofago]]ak, [[NK zelula]]k eta T linfozitoak dira.<ref> Gorka Larrinaga, Iker Badiola eta José Ignacio López [https://zientziakaiera.eus/2018/07/03/tumorearen-mikroingurunean-ezkutaketan-jolasten/ Tumorearen mikroingurunean ezkutaketan jolasten] Zientzia Kaiera(2018) </ref>
 
 
NK zelulak, bereziki, oso aktiboak dira zelula gaiztoak suntsitzeko, T linfozito laguntzaileekin batera.<ref> Castelli C, Rivoltini L, Andreola G, Carrabba M, Renkvist N, Parmiani G (2000). «T cell recognition of melanoma-associated antigens». J Cell Physiol 182: 323-31 </ref><ref> Romero P, Cerottini JC, Speiser DE (2006). «The human T cell response to melanoma antigens». Adv Immunol. 92: 187-224 </ref> Batzuetan zelula gaiztoen aurkako antigorputzak ere sortzen dira, [[konplementu sistema]] aktibatzen dutenak lisia eragiteko.<ref> Guevara-Patino JA, Turk MJ, Wolchok JD, Houghton AN (2003). «Immunity to cancer through immune recognition of altered self: studies with melanoma». Adv Cancer Res. 90: 157-77 </ref><ref> Renkvist N, Castelli C, Robbins PF, Parmiani G (2001). «A listing of human tumor antigens recognized by T cells». Cancer Immunol Immunother 50: 3-15 </ref>