Tierras Altas (Soria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
{{geografia fisiko infotaula}}
'''Tierras Altas''' edo '''La Sierra,''' horrela dietzen baitiote bertako herritarrek, lurralde bat da [[Soriako probintzia|Soria]] probintziakoa ([[Gaztela eta Leon]], [[Espainia]]), eta kokatuta dago probintziaren ipar aldean. Turismoaren ikuspegitik, paisaje gogorreko lurraldea da, klima gogorragatik eta lekua ere babesgabea delako. [[Ebro]] ibaiaren arro hidrografikoaren barruan dago, eta bertan iknita mordoa aurkitu dira, asko eta asko dinosauroen oinatzak. Azken aldian, bestalde, erromatar garaiko [[hilarri]] asko aurkitu dira, eta horietako batzuek aitzineuskarazko[[aitzineuskara]]zko hitzak erakusten dituzte, hala nola, “Antestius Sesenco” izena azaltzen duenak.
 
Ipar-mendebalean Tierras Altas eskualdeak muga egiten du [[Camerosko Jaurerria|Cameros]] eskualde ia erabat errioxarrarekin (Montenegro de Cameros Soria probintzian dago), mendebalean El Valle eskualdearekin, ipar ekialdean Arnedo eskualde errioxarrarekin, ekialdean Alhama-Linares eskualde errioxarrarekin, hego-ekialdean Tierra de Agreda delakoarekin eta hegoan Campo de Gomara eskualdearekin. Tierras Altas lurraldearen gunea San Pedro Manrique herrian dago.
81. lerroa:
 
== Aitzineuskararen presentzia ==
Azken aldian egindako ikerketa epigrafikoen arabera, [[aitzineuskara]] (alegia, baskoien hizkuntza, gaur egungo euskararen aurrekoa) lehenago iritsi zen Soriako iparraldera [[zeltera]] eta latina[[latin]]a baino.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eduardo|abizena=Alfaro Peña|izenburua="Oppida" y etnicidad en los confines septentrionales de la Celtiberia|data=2018|url=http://uvadoc.uva.es/handle/10324/28659|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
[[2001]]<nowiki/>ean Eduardo Alfaro Peña arkeologoak zenbait hilarri aurkitu zituen Tierras Altas eskualdean, [[Cidacos]], Linares eta [[Alhama]] ibaien inguruetan, Sorian, non, bide batez esanda, zeltiarren eta erromatarren hondarea oparoa baita, eta hasi zen hilarrietan azaldutako idazkunak aztertzen, gehienak latinez idatziak. Eduardo Aznar antropologoaren laguntzarekin, eta ikusita beste era bateko izenak agertzen zitzaizkiela hilarrietan, zabaldu egin zuen ikerketa. Guztira bost aldare-harri eta 34 hilarri aurkitu zituzten, ikerketa zeharo berri baten bidean jarri zituztenak.
122. lerroa:
[[Kategoria:Euskararen historia| ]]
[[Kategoria:Euskara Antzinaroan]]
[[Kategoria:Hizkuntza hilak]]
[[Kategoria:Antzinako hizkuntzak]]